Ondotik ez da deus gertatu.
Horrela segitu du. Segitu du paperean idazten, diktatu dizkiogun ideiak lerrokatzen, lanean xurgaturik. Ez ohartuarena egiten du.
Baina badakigu badakiela, sentitu duela, atorra zabaldu dela, zegoenetik mudatu.
Eta oihalak bere ausentzian salatu du sorbalda beltzarandua eta bide beretik, soin- bular gotor jabalgarria. Ez duke atorra tinkatu edo bildu giza komenioez pasoka, errebelde esnatu baititeke. Haratago, imaginatzen da bere papo leuna, eta beherago sabela, gerruntze zalua, urrunago izter sendoak, hankartea ere. Ez dio inork behatzen, ez bilatzen gehiago ikustea, jakitea, baina hor da halere, dena bat. Haren aldean lanean segitzen duzu deus ez balitz bezala, baina zerbait bada halarik ere. Deus egiten ez badu ere, badaki eragiten dukeela. Bizkitartean baliteke ez duela espres egin, ez dela jabetu, behatzen diona dela bihurri hutsa, begi perbertitukoa. Edo alderantziz.
Dena den ez da deus ageri.
Edo, agian, doi doia nahikoa, asmakizuna bultzatzeko.
Inozentzia eta erruduntasunaren arteko jokoa, agerikoa ez dena eta iradokiaren artean.
Lan eta atentzio gehiena, ikusten denak baino, ikusten ez denak sortzen du.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina