2017/05/19

Ez dakit azaltzen





"On connaît les réponses aux questions avant qu'elles ne soient posées." 






Poetak dionaren ber gisan gabiltza denak noizbait. 
Zer den ederra galdetzen badidazue, badakit zer den ederra. Galdetzen badidazue azaltzea, jadanik ez dakit. Segitzen dut jakiten argiki zer den ederra, baina ez dakit erranaldi landuz, hitz egoki eta ulergarriz esplikatzen. 
Denek dakigu zer den zeruaren kolorea, uraren freskoa, ohearen epela, xokoletaren gustua. Deskribatu behar bagenu, lerro luzeak beharko genituzke sekulan heldu gabe argiki erratera.
Badira segurtasun batzuk, gure baitan barna sentitu eta errealak direla dakigunak, norbaiti esplikatzeko orduan ezin helduz ari garenak.
Segurtasun horiek ez razionalki eta gardenki azaltzeak ezeztatzen ditu, gezur bilakatzen?
Oraingoz munduratu ezinak badira ere, lekuaren, unearen edo formularen zain dauden gure baitako egiak dira. 


Argazkia: les yeux de Ste Lucie 

Aipamena: Mahmoud Darwich

iruzkinik ez: