Ikasle batzuk egon dira euskara ikasten sei hilabetez. Oinarrizko maila (B1) lortu artean eta lanpostu euskaldunetan eskas den langilegoaren parte izateko nahikaria eta konpromisoarekin. Gehienek aurreikusi maila lortu dute. Batzuek jada lana atxeman dute.
Ez edozein ikasle, hain zuen ere langabetuak baitira. Akitaniako integrazio sozialeko kriterioei (ez gara gehiago ari formakuntza indibidualean, sail sozial arrunteko prestakuntza sailean ari gara) erantzun diena eta ondotik selekzio bat pasa duena.
Lan mundua integratzeko zailtasunak dituzten jendeak dira: eskolako porrota ezagutu dutenak, langabezia luzea, kontratu prekario ez luzatua irizpide zenbait ez zutelako betetzen, bizi neketsuak ezagutuak… Dena delakoa. Baina gaurko egunean beren arloan, preseski haur eta gazte munduan, lanik atxematen ez dutenak edo ezin atxikiz ari direnak euskara ez baitakite (batzuetan). Zeren nehork ez duena ikusten hori da: iparraldeko hizkuntz politika ardaztu denean haur eta gazte belaunaldiei begira, agerian gelditu da langile euskaldun eskasa edo ez da behar bezainbat aurreikusi, edo sortu ditu arazoak (ordezkatu behar, formakuntza luze planak egin, … ).
Sei hilabetez egon dira, euskarazko oinarrizko maila lortzeko gisan, hau da lantokietan zerbitzua euskaraz segurtatzeari begirako gaitasuna lortzen. Noski horrek ez ditu euskaltzain urgazleen mailara ekarri, bistan dena, baina hortik landa bakoitzak jarrai dezake hobetzen. Segur dena da euskara maila, oinarrizkoa izateko ez dela txarra baina hutsuneak izan ditzakeela (aberastasuna, bapatekotasuna, …) baina orohar euskaraz jarduteko nahikoa agertzen da. Haratago, euskalduntzea ez da bakarrik hizkuntza baten menperatzea, badira beste alde batzuk, kulturalak, sozializazio mailakoak, etab, eskuratu behar direnak, baina hori beste kapitulu baterako utziko dugu.
Sei hilabete horietan zehar egonaldiak egin dituzte, ikasle horiek, lantoki euskaldunetan (eskola, haurtzaindegi, ikastola, egonaldi zentro… ) eta han integratu dute euskaraz funtzionatzen duen egitura bat zeinetan euskaraz egin ahal izan duten, batzuen kasuan praktikatik ikasi ere, baita ere jabetu badela agerian ez den gizarte bat beste eredu eta hizkuntza batean bizi dena eta interesgarria bai badela integratzea mundu horretan.
Jabetuko ziren ere, nolaz ez, transmisio kate horretan rol badutela jokatzeko eta haiek ere katebegi bilakatuko liratekeela langile euskaldun gisa eta lagun dezaketela ditugun gabeziak gainditzen.
Bada ere beste alde bat: jende horiek guziak lan dinamika batean sartu dira: egunero altxatzea, ordutegi finkoa izatea, emaitzak begiratzea, “hierarkia” baten menpe izatea, bizikidetza arauak errespetatzea, esfortzuaren saria, nork bere burua (berriz) estimatzea.
Ikas prozesuari doakionez, nik uste, formularik egokiena eskaini zaie ikasteko: sei hilabetez, goizero, bost egunez astean eta zazpi orduz egunean, ikasten eman dituzte. Beren kezka eta zeregin nagusia egunean zehar hori izan da, euskara ikastea ondotik lan baten bila joan ahal izateko. Ezin motibagarriagoa, hala suertatu da behintzat, moralak behera egin dienean oroitarazi diegunean zertarako ziren gurekin, zein zen beren proeiktua, bizi proeiktua eta zein etapa zen hau. Formulak izan ditu bere zailtasunak, progresio didaktikoaren kudeaketan, ikas erritmo desberdinenean, nortasunen kontuetan eta abar. Baina parada eskaini ahal izan du ere ikasle bakoitzari, propio, egokia zitzaion erantzuna edo laguntza ekartzeko. Ikasleak bere estrategia pertsonala gogoetatu eta martxan eman ahal izan du, elkarrenganik ikasi dute batzuek eta besteek, bakarkako eta taldekako lanen arteko oreka mantentzen saiatu gara beti. Bestalde xantza handia izan dute, irakaskuntzan puntako tresna erabilpena egin bata eta ahal bezainbat integratu ingurumenarekin harremana eta interrakzioa (gaiak landuz, kanpoko jendearekin mintzatuz). Bide beretik ere, lan bilatzeko teknika eta tresnak (CV, motibazio gutun, lan elkarrizketa teknika) moldatu ahal izan dituzte eta horretarako bidea sartu dira ikastaroak aitzina egin arau.
Haien ikaskuntzaren zerbitzuko izan da ere erakasle talde sendo baten izatea, etengabeko ausnarketan aritu dena eta zazpi ahalak egin dituena nehor ez bazterrean gelditzeko. Noski batzuetan erantzunak ez dira hain errazak, irakaskuntza konpetentzia gainditzen duten gaiekin (dislexia, arazo sozial eta prekaritate larriak, aroa txarra denean hilabete osoan, …)
Baina ikasleen aldetik seriostasuna handia izan da. Formakuntza ordaindua izateaz gain, ordainduak izan dira nolazpait hor egoteko, ahalegindu dira, puntual, inplikatu, kolaborazio eta parte hartze oso onekin, elkartasunez jokatuz.
Emaitza haien inbertsioaren mailakoa izan da ene ustez.
Gaurdanik erran daiteke taldearen ia erdiak lan bat baduela, lantoki euskaldunetan ez bada elebidunetan.
Onurak ikasleentzat eta eskaintza arras egokia. Baina ez ikasleentzat bakarrik, baizik eta euskal komunitatearentzat ere bai. Podere publikoek ordaindu dispositibo honetan, epe laburrean hiztunak sortzen dira, lan mundua eta transmisio katea integratzekotan, hizkuntz politika nolabait elikatzen duten elementuak sortuz eta hizkuntz politikari zentzu bat emanez. Erabiltzaileei segurtatuko die euskarazko zerbitzu bat hainbat zentrotan, langile euskaldun eskasa osatzen du (parte batean). Podere publikoei beti izaten ez duten koerentzia puska bat itzultzen die. Zentzua ematen dio batzuen eta besteen lanari dudarik gabe.
Ez ote du alde ilunik? Baliteke… haatik horrien zerrendatzea ez dut ene gain hartzen :D

Artetik errateko, langabetuez gain, klaseak eman ditugu ere aurten Hezkunde Nazionaleko irakasle batzuei, ondotik lanpostu elebidunak integratuko dituztenei. Ikastaroak udako etena markatu ondoan, jarraituko du urrirarte. Ordukotz C1 mailara iritsi beharko lukete (B1etik abiatuta martxoan). Baina hainbesteko txapa eman ondoan, ez dut horren aipamena eginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina