… edo noiztenka nola senditzen ahal garen aldi berean normalak eta hyper inportanteak.
Baionako Santespirituko Postako behin behineko prefabrikatuak. Larunbat goiz euritsu zirtzila. Zakur pilda bat atean trebeska, enbarazutik ezin atera.
Gela nagusira sartu orduko, mahaiaren bestaldean lerrokaturik ziren langileetarik batek lepoa luzatu zuen eta aurpegia zabaldu zitzaion bapatean. Aurpegi ezagunak. Zazpi ahalak egin zituzkeen beste lankide guziek baino lehen gure zereginen betetzen laguntzeko. Pixkor-pixkor gure aitzinean zeudenen kasuak tratatu, binaka fiteago egiteko eta gure aldia heldu zen.
Eta solasak lerrokatu ziren bata bestearen ondotik : letra, saria, semeari bi konplimendu, aroa, zenbat zor nuen, hantxetako kutxan, han, sartzea hobe zela, ea presazkoa ote zen eta tratamendu berezia merezi...
Hain gutxi inporta zitzaidan jada orduan: euskaraz zuzendu baitzitzaidan postaria. Ozen-ozenki, administrazio publikoetan ohikoa den diskrezioa abandonaturik, gela hertsiegiaren espazio guzia betez ; aldi honetan ez nuen usaiako desmartxa militante frustragarri batean sartzerik ukan, behingoz ez nintzen euskaraz mintzatu eta lortzerik ez duen eskatzaile ausart bezain kakingarria.
Lankideek ez zuten bururik altxatu papereriatik eta ingurukoak harriturik geldituko ziren guri beha, seguraski zenbait gogoetarik.
Eta minuta bat eta erdiz, senditu nintzen pertsona inportantea, normala, zerbait desberdin duena bai, baina tazitoki onartu eta baloratua izan zen zerbait gehiagoren jabe.
Behingoz, sentitu nuen existitzen nintzela, nire euskaldun dimentsio osoan.
2 iruzkin:
Bai ondo!
Halako une pozgarriak ez bitez salbuespena izan, baizik eta ohizkoa! Poliki-poliki.
(optimista nauzu)
Aupa.
Ez sinetsi idazten dudan guzia!! ;)
Baina bizkiki gutxitan gertatzen da gisa horretan.
Eskerrik asko animoengatik
Bea
Argitaratu iruzkina