-“ Bai, gure haurrek aipatzen zaituzte maiz! Nire ustez, beldurtzen dituzu. Beti euskaraz aritzea galdegiten baitiezu.”
2013/11/24
Euskaraz? (18)
2013/11/17
Maite dut... bizitzea
Orain dela urte pare bat, galdetu izan zitzaidan iritzi bat transmisioa eta euskarari buruz. Gauzak ez nituen hain argi seguraski, nihaurk galdera gehiegi nituelako.
Duela zenbait aste, parada izan nuen Xamar-rekin mintzatzeko eta gogoeta izigarri interesgarria plazaratu zidan kulturaren transmisioaz eta eragiten zuen motibazioaz ikasleengan. Pena izan nuen berekin ez kontestu egokiagoan gertatu izana sakontzeko. Beste behin izan beharko du. Hortik landa, aitortzen dut, segitu dut bere hitzekin itzulika: kultura eta kultur eduki eta espresioen erakaskuntzaz, hizkuntzaz, motibazioaz eta norberaren identifikazioaz hizkuntza eta orohar komunitate batekin.

2013/10/30
Galerak eta selekzio naturala

Diotenez, organo militarrek badute haiengana hurbiltzen diren kideen galeraren kontzientzia eta onartutzat dute: armadan engaiatzen diren kideak galduz joanen dira. Ez da ofizialki aitortzen den gauza baina ehun pertsona engaiatzen badira, seguraski, hainbat ez dira sekulan militar izatera helduko. Zenbat? Auskalo, %20, %40. Zergatik? Fisikoki edo psikologikoki ez direlako gai, etsituko direlako, autoritatearen onartzeko arazoak izanen dituztelako, nik dakita. Gero, militar izatera heltzen diren horietarik ere zenbait “galduko” dira: frentean hilen direlako, hegazkinera igan gabe lerratu eta elbarriturik geldituko direlako, nik dakita. Diotenez, azken hauen kopurua %4ekoa edo da. Gutxi denez ala ez, ez zait gehiegi inporta. Aldiz, ontzat emana den gertakaria da. Horrela da. Batzuek selekzio naturala deituko diote.
2013/10/20
Maite dut... ezjakintasuna
Ideia errotua da baina ez inozentea, gure gizarte modernoetan, langile eta pertsona orok “konpetentea” izan behar duela, kulturaz jantzia, gaitasunez josia eta jakintza intelektual garatuarekin, hauek dira preziagarriak diren kalitateak nahi bada segurtatu ongi gobernatuko dela langilea bere zereginetan. Baina pertsona baten lanerako gaitasuna neurtzea bakarrik dauzkan konpetentziengan oinarrituz, tronpatzea da, ikuspegi administratibo hutsera mugatua baita. Oroz gainetik, hutsala da bere lana sorkuntza izatea espero bada eta ez lan tekniko hutsa.
2013/10/06
Azken klaseak eta prestaketa.
"Ce que l'on conçoit bien s'énonce clairement.
Et les mots pour le dire arrivent aisément."
Et les mots pour le dire arrivent aisément."
Pluralean, noski. Azken klasearen kondaketa, nireganik ikuspegi doi bat hertsi eta sinplista izatea zitekeen eta arazoaren zabaltasuna ez zukeen ikusten utziko. Zeren, bistan dena, orain ere ukan baititut arazoak. 1998ko buruilaz geroztik, gauza anitz aldatu dira. Beste garai batzuk, beste galdezketa mota bat.
2013/09/21
Lehen klasea eta prestaketa
Titulutza ezar nezakeen "Maite dut...lehen kurtsoaren prestaketa", usaizko ataleko beste artikuluak bezala. Baina ez da hala. ez bainuen batere maitatu ene lehen kurtsoa.
2013/07/20
Zerbitzu publikoa
Ikasturteak joaki dira eta ondokoak heldu eta denak antzekoak iduritzen zaizkit jada, sartze oro gertatzen diren arrangurek elkarren egite handikoak diren heinean.
Aste honetan publiko egin ziren Euskararen Erakunde Publikoak euskalgintzari zuzendu fondoak nola erabiliak izanen ziren, hau da euskararen transmisio, erabilera eta sustapenean dabiltzan erakundeek zenbat diru eskuratuko duten 2013. urte honetan urteko jarduera aitzina eraman ahal izateko.
Biharamunean berean euskararen eragileen arteko Konfederazioak bere iritzia plazaratzen zuen. Titularretan agertzen den bezala “kexu” da.

2013/07/19
Filippetti komisioa
Aste honetan, aipamen bat merezi duen lan bat publiko egin da.
Aurélie Filipetti Kultur ministroak mandatu zuen Komisioak (lurraldeko hizkuntzen egoera eta hizkuntza politikan eman behar norabideen berri jakiteko) bere lanaren txostena itzuli du. Txosten horren oinarrian, hainbat ikerlan baita hizkuntza gutxituen arloko hainbat eragilerekin egin elkarrizketak daude.
Txostenari begi bat eman nahi liokenak hemen du.

2013/06/28
Eztakixut bate
Informazio galdetzera agertu zitzaigun
bat, extralurtarra:
- Nahi nikexu, ta, eskuara ikasi. Bon, eskuara ona, behar bezalakoa, alo. Nik ez baitakixut bate! Orai erretretan nizala, denbora badixut. Bestenaz ez baitirot kaxeta berri horietarik bakarra ere leit!
- (...)
- ... Eeez, ez nazaxula sar gorako klase batean! Ez araiz! Hasiko nuxu lehen urtean! Hola ari nuxu bena hitzak ez baitakizkit bate eta oino ere nuxu sekulan “berboak” -eta ikasi gabetarik.
- Badakizu behar bada hobe baizik ez duzula?
Zanpez berriz sesitu nintzen.
Segunda batez ez dakit zer pasatu zitzaidan burutik momentu hartan,
akidura, ikasturte ondarra, gibelapenik ez aski, gehiegi, ez dakit.
Eztakixut.
2013/06/19
Euskaraz (17)
... Ukazioa eta minorizazioa, estres linguistikoa eta ondorioak.
Bizpahiru asteetarik behin, asteazken arratsaldez, haurrekilan noa Baionako mediatekara, ama on guziek bezala ene baitan barna desiratzen dudalako ene haur maitagarri eta airosek kultura eta jakintza pixka bat kontsumi dezaten, edozein kultura eduki, edozein moldetan, ahal dela euskaraz. Gauzak zer diren ez da beti euskaraz egiten ahal guzia, beraz aitortzen dut maiz liburu bat edo beste heltzen zaigula etxera... frantsesez. Baina tira.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)