2016/07/09

izena eta izana



Ostirala izatearren, egun ederra da honaino. Arratsaldeko lauak eta erdiak dira. Oraindik bulegoan zaude, gatu zahar bat bezala.

Ikasle-/-profesionalak

Ene azken post-ean aipatu nuen luze eta zabala ikasturte honetako esperientzia profesional gaitzak zituen onura guziak, baina ez nuen deus aipatu ikasleen ikuspegitik nahiz gizarte zabalarenetik atera daitekeen ondorio multzoa.

Ikasle batzuk egon dira euskara ikasten sei hilabetez. Oinarrizko maila (B1) lortu artean eta lanpostu euskaldunetan eskas den langilegoaren parte izateko nahikaria eta konpromisoarekin. Gehienek aurreikusi maila lortu dute. Batzuek jada lana atxeman dute.