2017/05/02

Euskaraz (20): bazterketa

Aurreko sarrera aipatzen hasi nintzen Euskara, Herri Urrats-eko bideoa eta bazterketaren gaia.

Gaurko egunean bazterketa salatzen da. Homosexualek salatzen dute, emazteek salatzen dute, langile xumeek salatzen dute, miserian direnek salatzen dute, irakasleek salatzen dute, beltzek salatzen dute. Euskaldunek ere noiz behinka, kanpaina zenbait hor denean horretarako, lekukotasunak plazaratzeko eta lorpen zenbaiten zerbitzuko.

Ni hunki ninduen arras (H)aizu kantuaren bideoak.
Ene burua ikusi bainuen ene biziaren hainbat momentutan: haur denboran, unibertsitatean, lan munduan, eta gaur ere nonahi. Gainera, ikusarazi baitzidan ere ene burua: zein laster etsi naitekeen edo utzikeriara lerra.

Bazterketa - Herri Urratseko kanta-bideoa

Hastapenean, aurtengo Herri Urratsen kantua entzun nuenean, hitzen haritik izigarriko samina eta erresumina sentitu nituen. Baina hori bideoa ikusi baino lehenago zen. Gero ikusi nuen bideoa eta hor trantsiturik gelditu nintzen.