tag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.comments2016-07-13T08:59:57.277+02:00Han eta hemenBea Salaberrihttp://www.blogger.com/profile/11707451957534738699noreply@blogger.comBlogger92125tag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-91328991545027307132016-07-13T08:59:57.277+02:002016-07-13T08:59:57.277+02:00
2016-07-13
Astelehetan bankuak hetsiak izaten di...
2016-07-13

Astelehetan bankuak hetsiak izaten dira. AStearte goizean ez zen deus aldaturik...

Gaur goizean, asteazkena, bulegora heldu bezain laster, jo dut bankuko webgunera. Hara sartu orduko, ene izen deiturak berriz han ziren lehen bezala. Ene sortze deitura lehenik eta ondotik ezkontzakoa. Biak ezarri dituzte. Hots senarrarena ez dute arras kendu. Baina enea, enea han da berriz.

Ez naiz damutzen beste behin kolera gorrian sarturik eta basaki inarrosirik langileak, ez naiz damutzen mehatxuetara heldu izanik pazientzia eta argumentuak agortu zaizkidanean.

Eta bide beretik, kendu dit kezka bat: oporren atarian ez nuen batere gogorik banku aldaketa prozesu baten abiatzeko.
Bea Salaberrihttps://www.blogger.com/profile/11707451957534738699noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-61573259797388649882016-06-16T18:29:09.289+02:002016-06-16T18:29:09.289+02:00Mmmmhhh, zer uste duzu, 13-14 urtetan ez ginela bi...Mmmmhhh, zer uste duzu, 13-14 urtetan ez ginela bi besoak altxatu eta denetan korrika hasi frantziak 98an munduko kopa irabazi zuelarik? Bon, gure plazera hain exaltatua ez izanik ere (quoique...), bederen gordezka pindar bat ukan genuen bihotzean orduko [mutiko] nerabe gehienek, euskaldun eta abertzale izanik ere, ganbara afitxa eta pegatina aldarrikatzaileez beteak izanik ere. Gainera, guk Bixente bagenuen, eta bon, Didier ere nonbait. Chirac, Hollande baino sinpatikoagoa zen. Eta bazen "Black Blanc Beur" lelo mitikoa, gure ezker-sena bixi-bixia atxikitzeko...

Eta gero, aitak eta amak laxatzen zaituztelarik (baxoa ukaiten baduzu), Euskal Selekzioaren partidak ezagutzen dituzu... Negu bete-betean, René-ren autobusa Donianeko merkatu-estalian edo Baionako Saintandren, Bilbon besta egun osoa, matxa San Mamesen (Ibarretxe txistukatuz lehenik), Kafe Antzokia gauaz... Eta hortik goiti, ala jinkoa, begilagun berriak: lizeo garaian, Marseille Donostia baino hurbilago zitzaizun, bainan hor, Bilboko kaña afrusetan ito zintezke asteburu guziz posible balitz. Eta ez denez posible, ondoko urteko hitzordu mitikoaren zain egoiten zira... partida Euskal Selekzioa/Mazedonia izanik ere...

Action -> Reaction Bea: eriak gurutzaturik egoiteko partez, mutiko hori eremazu San Mamesera! Athleticen partidara haatik, Euskal Selekzioa krisialdian baita (Atez-atekoarengatik? Podemosengatik?)... Bon, esplikatu beharko dakozu zergatik nehor ez den euskaraz ari, eta 80/100 euro gostako zaizu sartzea (bai: Pirritx ta Porrotx baino makurragoak dira), bainan herri-atxikimendua sustatzeko inbertsio segurra da hango giro paregabea. Gero berak eginen du hautua: Athletic ala Erreala (non-eta ez duen Eibar nahiago, edo Alaves, edo Osasuna, edo... Aviron Bayonnais, bainan Zizpa gaztetxekide forever after).xannoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-5029536527124207602016-06-15T22:34:28.628+02:002016-06-15T22:34:28.628+02:00Nire ustez erantzun idor eta hotz horrek ere bere ...Nire ustez erantzun idor eta hotz horrek ere bere lana beteko du. Uneak eta uneak daude, eta orain ez da beharbada azalpenak eta maitasuna adierazteko unerik onena, baizik eta erantzun argiak ematekoa.Oier Gorosabel Larrañagahttps://www.blogger.com/profile/02685857277980097192noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-13088952146668832442016-05-22T23:08:32.925+02:002016-05-22T23:08:32.925+02:00Whatsappa gainbaloratua dago (eta sare sozialak). ...Whatsappa gainbaloratua dago (eta sare sozialak). Zatooooz.... zatooooz blogera.... (lamien kantua).Oier Gorosabel Larrañagahttps://www.blogger.com/profile/02685857277980097192noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-65273607441166191802016-05-21T23:34:15.025+02:002016-05-21T23:34:15.025+02:00A ez, otoi, ez supermerkatura berriz... Zaharrak s...A ez, otoi, ez supermerkatura berriz... Zaharrak saiatzen dira ene atentzioa monopolisatzen azaltzeko nola prestatzen duten atuna, kixkilak nik dakita.

Baina errazu! Ausarta zira! Orain vampirisa zaitzaket ene gora beherak kondatuz, ongi neurtu al zenuen? :PBea Salaberrihttps://www.blogger.com/profile/11707451957534738699noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-70428895625478431352016-05-21T23:22:04.539+02:002016-05-21T23:22:04.539+02:00Supermerkatura itzuli beharko duzu berriz. Arrand...Supermerkatura itzuli beharko duzu berriz. Arrandegian jende aski jatorra izaten da. Imanol Epelde Pagolahttps://www.blogger.com/profile/00583254506967123846noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-62553574190320922002015-12-28T21:52:11.219+01:002015-12-28T21:52:11.219+01:00Ama naizenetik lehorrak eta atzazal luzeegiekin......Ama naizenetik lehorrak eta atzazal luzeegiekin...hala ere kafetxo bat hartuko nuke gustura zurekin, eskularruak jantzita, noski!Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/02930327375746809001noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-69707437174830906322015-01-18T18:20:15.304+01:002015-01-18T18:20:15.304+01:00Agur,
gaur dut zure bloga deskubritzen eta ez naiz...Agur,
gaur dut zure bloga deskubritzen eta ez naiz dolutzen. Segi ezazu hau bezalako idazki hunkigarriak idazten!
Izan untsa.
Itziar. Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-80447364290705828012014-12-30T22:37:29.715+01:002014-12-30T22:37:29.715+01:00Milesker zuen hitz goxoez eta xori honi buruz ikas...Milesker zuen hitz goxoez eta xori honi buruz ikasi ditudanentzat!
Bea
Bea Salaberrihttps://www.blogger.com/profile/11707451957534738699noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-71255636715153315912014-12-30T11:53:02.298+01:002014-12-30T11:53:02.298+01:00Milesker halako idatzi ederragatik!
'Basamika...Milesker halako idatzi ederragatik!

'Basamika' izena dela eta, harrigarriak dira euskara galdu izanak eragiten dituen gaizki ulertuak eta okerreko interpretazioak. Hara: Arabako eta Nafarroako zenbait eskualde erdaldundutan ere esten zaio 'basamika' eskinosoari. Baina askok izen horri diminutibo-kutsua hartzen diotenez, 'basama' esaten hasi zaizkio!Rafa Saiz Elizondohttps://www.blogger.com/profile/05804924474371400552noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-78433252234063057272014-12-30T00:18:38.163+01:002014-12-30T00:18:38.163+01:00Ederra izkiriatu duzuna. Xori benetan interesgarri...Ederra izkiriatu duzuna. Xori benetan interesgarria eta xarmanta dugu Uzkinazoa, Basamika guk deitua Bilbaotik hegoalderako herrietan. haren izenaz jardun nuen luzaz, argi handirik ez nuen azkenik erdietsi, bainan bai bide interesgarrietatik abiatu.
Segi ezazu, mesedez, holako gauza ederrak izkiriatzen.Ander Roshttps://www.blogger.com/profile/05494398514275383567noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-53894998201818805822014-12-04T08:17:58.031+01:002014-12-04T08:17:58.031+01:00Alde batera utzirik hemen aipatzen den gaiaren ing...Alde batera utzirik hemen aipatzen den gaiaren inguruko iruzkinak, argitu nahi nuke ez dagoela elkarrizketa "eleanitzik". Elkarrizketa aniztunak izan daitezke, eta anizkoak (ez du horrek nahitaez erran nahi "Aniz" izeneko herrikoak direla, zernahi gisaz) baina nekez anitzak. Sortzetik "a(u)nitz" ibiltzen dugun anitzi belarriko mina egiten digu "elkarrizketa anitzak" bezalakoak entzuteak. Zergatik ez elkarrizketa "hizketaskoak" edo "eleaskoak"? Jendeari arrotza eginen litzaiokeelako? Guri ere gauza bera gertatzen zaigu. Ezin dira ibili nolanahi ongi ezagutzen ez diren euskakietako hitzak.
Barka, ez da hau Bearen kontua, hedatua dago batzuen artean, baina artikulua aprobetxatu nahi izan dut.
Pello SalaburuAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-35363224248219418222014-12-02T18:07:21.495+01:002014-12-02T18:07:21.495+01:00Elkarrizketa elebidunen abantaila nagusia, nire us...Elkarrizketa elebidunen abantaila nagusia, nire ustez, talde ia-euskaldunetan izan dezakeen eragina da: hainbatetan gertatzen da euskaraz egingo lukeen talde batean euskaraz ez dakien norbait egotea (norbaiten bikotea, lankidea, gurasoa...). Automatikoki aldatzen da taldearen hizkuntza halakoetan, nahiz eta maiz erdalduna gai den euskara ulertzeko. Erdaldunak aho ireki eta gazteleraz erantzuten duenean, beste guztiak automatikoki gaztelerara pasatzen gara normalean, nahiz eta erdaldunak erakutsi duen euskara ulertzeko gai dela. Eta horrek frustrazio bikoitza eragin dezake: hizkunta aldatzen duenarengan eta hizkunta aldarazi duenarengan. Eta maiz, beharrik gabe.

Beste kontu bat da bi pertsonen arteko elkarrizketetan. Halakoetarako ez zait baliagarria iruditzen.@derzu_uzalanoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-70816530853408165812014-12-02T17:16:23.424+01:002014-12-02T17:16:23.424+01:00bikain bildu duzu, Bea, eta bat nator diozunarekin...bikain bildu duzu, Bea, eta bat nator diozunarekin. Ezin gehiago gehitu.Zigor E.noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-87588731061925443792014-12-02T12:03:32.970+01:002014-12-02T12:03:32.970+01:00Aupa.
Planteamendua ulertzen dut eta tresna balia...Aupa.
Planteamendua ulertzen dut eta tresna baliagarritzat iduritzen zait. Epe jakin batean. Ezagutzen udan egoeran, zalantzan jarraitzen dut, ea hori denez elkarbizitza desiragarri bat.
Horrelako elkarrizketak burutu izan ditugu, beste garai batzuetan, Iparraldean gaindi ziren errefuxiatuekin. Horietarik anitz euskarazko ulermen maila onarekin ibiltzen ziren, euskaraz egiten genien eta haiek guri espaniolez. Oinarrizko komunikazio bat permititzen zuen eta bazen kideen arteko errespetua. Haatik, ez dute sekulan euskara ikasi. Ez frantsesa ere ez (nahiz frantsesaren ikasteko presio sozial eta behar handia izan) eta nik ez dut sekulan espaniola mintzatu. Eta ez dut eginen, arrazoin pertsonal batzuengatik, batez ere hizkuntza horretaz dudan pertzepzioa ez delako aldatu.

Milesker honaino jinik eta informazio horiek guziak emanik! ;)
Bea Salaberrihttps://www.blogger.com/profile/11707451957534738699noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-33102497048590736242014-12-02T11:25:25.435+01:002014-12-02T11:25:25.435+01:00Mikle Irizarrek ere, bere blogean gai honi buruz i...Mikle Irizarrek ere, bere blogean gai honi buruz idatzi du:
http://blogak.goiena.eus/piperrautsa/2014/12/02/ez-dut-euskara-ikasi-nahi/
Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/16454013125053493836noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-35873554086946513632014-12-02T10:09:33.714+01:002014-12-02T10:09:33.714+01:00Hausnarketa interesgarria egin duzuna Bea. Telp di...Hausnarketa interesgarria egin duzuna Bea. Telp dinamizatzaile naizen aldetik, zehaztapen batzuk gehitu nahi nituzke.
Ikastetxeetako testuinguruan, irakasle eta ikasleen arteko harremanetan, nik uste, harreman horietan testuinguruari erreparatu behar zaio: ikasleak euskaraz ondo ikastea irakaslearen helburuetako bat. Beraz, ikasleari euskaraz egiteko eskatzea testuinguru horretan ulertu daiteke eta ez da bestearen eskubideen kontra egiten den zerbait. Elkarrizketa elebidunak, beraz, ez nituzke ikastetxeetan irakasle eta ikasleen arteko harremanen helburu gisa ikusiko, inondik ere. Baliagarriak izan daitezke une jakin batzuetan, baina ez helburu.

Beste testuinguru batzuetarako egokia ikusten dut nik, non beste pertsona ezin duzun behartu zuk nahi duzun hizkuntzan hitz egiten (bere eskubideak ditu, zuk zureak dituzun bezala). Testuinguru horretan da baliagarria batez ere. Noski, beste pertsona horrek ulermen osoa izatea garrantzitsua da, zuk aipatzen dituzun zalantzak (ulertuko nau, zer neurritaraino?...) saihesteko.

Gizarte eredu gisa elkarrizketa eleaniztunak bultzatzeak sortzen dizkizun zalantzen inguruan, ez dugu esaterik etorkizuna nolakoa izango den, baina iruditzen zait hizkuntza ezberdinen arteko hiztunen artean elkarbizitzarako gakoetako bat izan daitekeela (ez bakarra, noski). Hiztunen arteko elkarrekiko errespetua lantzeko balio du eta gainera hizkuntzei buruzko pertzepzioetan eragiteko balioko du, kasu honetan euskararen aldekoa izango delakoan nago. Gainera, kontuan izan behar dugu euskararen lurraldearen toki batzuetan etorkizunera begira ia jende guztiak euskarazko ereduetan ikasitakoa izango dela, beraz euskara jakingo du, baina erabiliko duen edo ez, beste faktore askoren menpe egongo da. Batzuk erdararen aldeko hautua egiten badute, zer egin? Beraiek aukeratzen duten hizkuntzara egokitu beharko gara gu? Hori nahi dugu guk? Elkarrizketa elebidunak irtenbide bat izan daitezke. Beste proposamen batzuk baztertu gabe.
JuanjoAnonymoushttps://www.blogger.com/profile/16454013125053493836noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-71430490026876625812014-10-22T22:11:00.621+02:002014-10-22T22:11:00.621+02:00Google? Ordurik galduko eztuen bakarra!
:PGoogle? Ordurik galduko eztuen bakarra!
:PBea Salaberrihttps://www.blogger.com/profile/11707451957534738699noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-15529111661355564772014-10-21T18:17:12.413+02:002014-10-21T18:17:12.413+02:00Eta horrela joaten zaizkigu orduak Interneten... m...Eta horrela joaten zaizkigu orduak Interneten... milesker Google!... edo ez?Anonymoushttps://www.blogger.com/profile/02930327375746809001noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-11275737470742810892014-06-16T12:20:15.926+02:002014-06-16T12:20:15.926+02:00Epa, Bea!
Irakurtzeko nuen zure post hau, eta irit...Epa, Bea!
Irakurtzeko nuen zure post hau, eta iritsi zait unea! Ados nago zurekin (zuekin), zerbait txarto egiten ari gara. Zer? Ez dakit!
Zuzendu behar dizkiegu okerrak/akatsak beste edozein hizkuntzatan egiten den bezala. Batzuetan txarto daudela esanda, besteetan zuzen errepikatuta. Horrela egiten dut ilobekin, eta inguruko umeekin.
Agian, nasai aritu gara orain arte, denak balio duelakoan, baina ez da horrela!
animo, neska! leirehttps://www.blogger.com/profile/05463847628092406485noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-21445678221672189742014-05-19T20:41:10.491+02:002014-05-19T20:41:10.491+02:00Pozten naiz zuen ekarpenekin.
Hasteko sendiarazi ...Pozten naiz zuen ekarpenekin.
Hasteko sendiarazi didatelako ene arrangura ez dela enea bakarrik eta ideia batzuk ere ekarri dizkidazuelako, (jadanik egiten ditudanak, agian indartu beharrekoak). Eta segurtamena ez dela gai bat gurasoek, guraso gisa tratatu beharko luketena, erantzuna ez dela nork bere etxean ematekoa, zabalagoa, kolektiboagoa dela.
Atxemanen dugu ba dohaike aterabide bat!
Bederen ez naiz bakarrik! Bea Salaberrihttps://www.blogger.com/profile/11707451957534738699noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-31799117244783999552014-05-19T18:39:34.856+02:002014-05-19T18:39:34.856+02:00Epa, lagunok
Aurrekoak bezala, neu ere zeharo bat ...Epa, lagunok
Aurrekoak bezala, neu ere zeharo bat nator zure kezkarekin,Bea. Aita gisa idazten dut, eta neuk ere zuzenketaren bidea baliatu dut. Hori bai, euskaltegiko irakasle nintzenean bezala, galderak pausatuz haurrari, okerra zertan egiten duen ohartzeko. Adibidez, -(alabak, momentuan zeozer egin nahi duelarik) 'egiten dugu hau?' - (neuk) egunero?
eskerrik asko euskararen errealitateaz gogoeta egiteko aukera emateagatik, eta aspaldiko adiskideak agurtzeko aukera eman didazulako (Helena; Iñigo)! :)Zigor Etxeburuanoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-85398083602996740032014-05-19T17:03:35.033+02:002014-05-19T17:03:35.033+02:00Ados, bada hizkuntza politikaren eraginaren faktor...Ados, bada hizkuntza politikaren eraginaren faktorea, eta ikastolan bizi duen euskarazko erabilpen ahularena.

Saltsa horretan, pista bat jorra dezagun hemen: hizkuntzaren pobretzea ez da euskaraz soilik gertatzen. Hizkuntza nagusituetan ere arazo ber-berak dituzte!

Lehenik, hizkuntza nagusituen hezkuntza-sistema berdina erabiltzen du ikastolak, beraz han bizi diren mekanismoak hemen errepikatzeko arrisku handiak dira.

Hezkuntza-sistema ez dugunez berehalakoan aldatuko, begira egunerokotasunean, buraso gisa, gure eskura izan daitezkeen tresnak: marrazki-bizidunak eta, batez ere, liburuak eta haur/guraso elkarrizketak (familia euskaldunetan). Marrazki-bizidunen heroietan identifikatzen dira haurrak, eta horien imitazioz aritzen dira maiz jostetan, ondotik. Gure 4 urteko semeak Simpsondarren frantsesezko bi atal nahiko izan ditu, ondotik jostetan frantsesez aritzeko, "Bart bezala". Aldiz, irakurketa eta ahozko transmisioa bezalakorik ez da hizkuntza bat aberasteko: hiztegia, forma zuzenak modu erakargarrian, baita doinu edo intonazio anitzak. Hori bai, astia hartu behar, egunero-egunero, gure haurrarekin antzerki pixka bat egiteko liburu edo ahozko-istorio baten inguruan. Baina memento horiek hain dira bereziak, hain da goxo aita-amekin irri pixka bat egitea hizkuntzarekin jostatuz eta gozatuz, edo liburutegian hautatu dugun obra bateko abenturak elkarrekin bizitzea...

Eta hutsak egitean zuzendu, bai, nahiz-eta ez den egunero erraza! Eta, adin batetik goiti, haurrarekin jarrera horiek zuzenean noiztenka aipatzeak ere, nik uste ez digun kalterik egiten (bederen helduoi argumentazioa xorroxteko balio digula uste dut!).

Azkenik, hitzari geroz eta garrantzi gutiago emana zaio. Aski da EKEren Irudimena leihaketaren emaitza ikustea aurten (ere?): ekoizpenen erdiak baino gehiago irudiak dira (margolan, argazki), laurden bat soinuak (gehienetan hitzik gabekoak), eta bertze laurdenak idatzizko testuak dira. Gure pantaila biderkatuekin, eskaintzen duten erakargarritasunarekin eta erraztasunarekin, irudiaren hegemonia alimalea da, bere alde on eta txarrekin.

Kuraia on!Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-3822404630735107182014-05-19T12:18:37.714+02:002014-05-19T12:18:37.714+02:00Hori, dudarik gabe egia da.
Bada hori eta nire us...Hori, dudarik gabe egia da.
Bada hori eta nire ustez hizkuntz politikaren ekintzak nola bideratuak diren eta zein sinesgarritasun eta koerentziarekin.
Bestalde, uste dut, agian gauza ezin zailagoa da, baliteke guhaurk, hiztun gisa ez dezagun ere gure esku den guzia egin. Bakar batzuen esku gelditzen dela. Ez dut erran nahi sozializatu/ kontzientizatu behar denik, hori egiten baita, baina agian hobeki egin daiteke. Eta batez ere, zerbait egin behar da ingurumenaren aldatzeko, bere jokamoldean.
Hots, ez dakit... baina zerbait huts egiten dugu. Bea Salaberrihttps://www.blogger.com/profile/11707451957534738699noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6824729362297981206.post-76775843440593943452014-05-19T11:06:08.049+02:002014-05-19T11:06:08.049+02:00Ez naiz aditua bainan nire iritziz hizkuntza jardu...Ez naiz aditua bainan nire iritziz hizkuntza jardun politikoaren lehentasunetan egon ezean jai dago.

Agerikoa da Mugerre ta Mimetizen euskarak duen babes instituzionala ezberdina dela, bainan horrek ez du erabilera bermatzen.

Gertukoaz hitzeginda, alegia, Zallako hizkuntz egoeraz, ez dut ikusten eragile politikoen aldetik babesik/interesik.

Zertzeladak, ekimen solteak... badaude bainan norabide ta estrategia argirik gabekoak.

Gure alabak lau urte betetzear dagoenean "Aita=euskara" ekuazioa sikiera ikasi du ta ez da gutxi hemengo giroarekin.

Usurbilen euskararekin gaizki dabiltzatela? Je! etorri guregana...xeskisabelhttps://www.blogger.com/profile/03734066461426247712noreply@blogger.com