2011/08/31

Ez baditugu

Ez baditugu kezkatzen gaituzten arazo larriak gure kulturan ezartzen, arte ilauna da fite gurea, bolizko dorrea eta entre soi. 


Antton Luku - Euskal Kultura? - 2010

2011/08/23

Kirolaren onurak EHrentzat?

Yves Sallaberry Xala-ren ondoan bazkaldu dut. Pertsona, herritarra, kirolaria: erakargarritasun haundia, inpresionentea nunbait.
Kirolari buruz, sekreturik salatu gabe, ez dakit fitsik, aldiz pentsatzen dut pilotazaleen gogoetan eta pilotaren Historian egonen dela Xala aitzinekoa eta Xala ondokoa, betikotz esku huskako buruz burukako lehen txapeldun gisa oroituko baitugu, txapelketa Espainiako izanik ere.
Eta bapatean begi bistakoa egin zait, Xala, den hori baino zerbait gehiago ere dela eta, hala nahigabean, Herri honetaz ukaten ahal den pertzepzioan, eta agian eraikuntzan, eragin duela.

2011/08/13

Mac bat zen



Orain dela hamar urte pasatuxeak doi-doietarik, 2001eko primaderan zehazki, ez nuen ordenagailurik gutxitan baizik hunkiturik. Eta, egia osoa aitortzeko, berdin uros bizi nintzen. Garai hartan, gehienetan, jendeak ordenagailurik baldin bazuen eskura lanekoa izaten zuen eta internet konekzioen orokortzearen hastapenak ziren.

2011/08/08

‎"Qu'elles soient trois fois bénies, les heures et les années que j'ai passées dans ces régions sereines et lumineuses d'où l'on revient toujours plus pur et plus heureux" 


Henry Russell