2017/06/28

Atorra lepo laxoa

Jada atorra lepo laxoa zen doia eta botoi bat gehiagok amore eman duke. Enbor erdia agerian geratu da.

Ondotik ez da deus gertatu.

2017/06/20

Seaska latza da

Ez da munduan, pertsona batek bizi litzakeenen artean gauza gogorragorik haur galtzea baino.
Dela bapatean, dela oinazeen ondotik, dela ezbeharrez, dela gaitzez, dela sortu aitzinetik, dela adinean aitzina joanik.
Ingurukoek nahi eta ahal dena eginik ere ez dute sekulan hori ez ahantzaraziko, ez eztituko, ez arinduko.
Zama daramanarentzat, oinaze perpetuala da. Beste denak inutil bihurtzen dituena.
Sufrimendu fisiko eta moral guzietatik haratago,
Zure bizia izan zitekeenari pentsatzera baino
zure bizia sekulan izanen ez denari pentsatzera eramaten baitzaitu.
Desesperatuki.

E.ri, badakigulako eta ezin deus

Kantua: Seaska (letra: M. Zubeldia / kantua: Unama taldea)