2013/10/30

Galerak eta selekzio naturala


Diotenez, organo militarrek badute haiengana hurbiltzen diren kideen galeraren kontzientzia eta onartutzat dute: armadan engaiatzen diren kideak galduz joanen dira. Ez da ofizialki aitortzen den gauza baina ehun pertsona engaiatzen badira, seguraski, hainbat ez dira sekulan militar izatera helduko. Zenbat? Auskalo, %20, %40. Zergatik? Fisikoki edo psikologikoki ez direlako gai, etsituko direlako, autoritatearen onartzeko arazoak izanen dituztelako, nik dakita. Gero, militar izatera heltzen diren horietarik ere zenbait “galduko” dira: frentean hilen direlako, hegazkinera igan gabe lerratu eta elbarriturik geldituko direlako, nik dakita. Diotenez, azken hauen kopurua %4ekoa edo da. Gutxi denez ala ez, ez zait gehiegi inporta. Aldiz, ontzat emana den gertakaria da. Horrela da. Batzuek selekzio naturala deituko diote.

2013/10/20

Maite dut... ezjakintasuna

Ideia errotua da baina ez inozentea, gure gizarte modernoetan, langile eta pertsona orok “konpetentea” izan behar duela, kulturaz jantzia, gaitasunez josia eta jakintza intelektual garatuarekin, hauek dira preziagarriak diren kalitateak nahi bada segurtatu ongi gobernatuko dela langilea bere zereginetan. Baina pertsona baten lanerako gaitasuna neurtzea bakarrik dauzkan konpetentziengan oinarrituz, tronpatzea da, ikuspegi administratibo hutsera mugatua baita. Oroz gainetik, hutsala da bere lana sorkuntza izatea espero bada eta ez lan tekniko hutsa.

2013/10/06

Azken klaseak eta prestaketa.

"Ce que l'on conçoit bien s'énonce clairement. 
Et les mots pour le dire arrivent aisément."


Pluralean, noski. Azken klasearen kondaketa, nireganik ikuspegi doi bat hertsi eta sinplista izatea zitekeen eta arazoaren zabaltasuna ez zukeen ikusten utziko. Zeren, bistan dena, orain ere ukan baititut arazoak. 1998ko buruilaz geroztik, gauza anitz aldatu dira. Beste garai batzuk, beste galdezketa mota bat.