2015/12/29

Arkina

Reminiscentia ahalmen gaitza duen elementua, beste batzuei zorrozgailutik iragan arkatzaren ezpalek eraginen dioten bezala edo eskusoinu malenkoliatsuak sor dezakeen spleen efetu gaitza bezalatsu, niretzat ondorio hori izaten du arkinak.

Zer da bada arkina? Arkina da ardi kakaz eta ihaurgiz osatu ongarria. Hau da:




2015/12/28

Eskuak

Azken denboretan anitz fidatzen naiz jendearen eskuetaz, seguraski erran zidatenetik eskuak omen gehiegi erabiltzen ditudala mintzatzeko. Desformazio moduko bat duket, gene berezirik ez baitut. Egia da maiz besoak dantza ari zaizkidala, solasak apaintzeko, inpresioa transmititzeko, batek erran lezake agian atentzioa desbideratzeko edo xurgatzeko berdin.

2015/05/07

Lehenetsia

Programa informatikoetan, ordenagailuetan, bada beti programa lehenetsi jakin bat, ekintza jakin baten burutzeko: dokumentu mota bat zabaltzen denean, sistemak hautatzen du programa bat, aitzinetik ulertarazia izan zaion bezala (igual bere baitatik, nehork deus erran gabe), eginbeharrekoa burutzeko.

2015/05/05

Do it yourself hizkuntz politika

Hizkuntz Politika: Do it yourself edo peluka. Zuk hauta. 




Duela zenbait aste, gai batetik bestera Youtube-n galdu nintzela, ikasi nuen zer zen garai batez “la perruque” deitzen zutena.

2015/04/20

Izan ala ez izan

Azken asteetan ez dut deus idaztekorik atxeman. Euskaraz, hizkuntz politikaz, irakaskuntzaz, ...
Ez da ez dela deus erratekorik, baitzitekeen, anitz.
Azken hilabeteak eta datozen beste zenbait ere gogoeta eta proeiktu inportanteen garaia dira: iparraldeko makro-herri-elkargoa, hizkuntz politika, konpetentzia desberdinak zeinen eskutan geldituko diren, zeren egiteko, non geldituko da euskalgintza, ikastaroak sortu behar ote ditugu ala ez, formakuntza baten egiteko etenaldi bat egin behar ote nuke eta holakoak…

2015/02/21

2015/02/15

Pedagogia demagogia

Azken denboretan bada gertatzen ari gauza bitxia: piskanaka, garaiak aldatu direnez, lehen pedagogia arrunt baztertzen zutenak itzuli dira eta orain galdetzen dute pedagogoa izatea, hobeki errateko teorian behar genituzkeen gaitasunak eta teknikak erabiltzea fin jakin batzuen zerbitzuko. Eta ni, hasieran, pozten nintzen. Zozoki. Pentsatuz galdetzen zitzaidala iritzia, erantzun bat ekartzea, galdetzen zitzaidala egoera baten analisia eta aterabideak jorratzea. Hots, ene lanaren egitea.

2015/02/06

Interesgarria da

Hitzontzi ederra naizela ez dut ukatuko, konpainia onean nekez isilarazia. Publikoan ere mintzatzen naiz frangotan, talde tipitan gehienetan, ertainetan usu eta ez da gauza erraza batez ere pasioak eramaten zaituenean solas suharretara: ez du beti desiratu efetua eragiten. Noizbehinka mintzatu beharra dut publiko zabalaren aitzinean; hau ariketa zailagoa zait, oratorioetan aritzeko dohain berezia galdetzen duena, indar bat galdetzen didana, Arzallus-i BEC-eko finalan nola (baina ni disimulatzera heltzen naiz, ustez).

2015/01/27

Profezia


Badut lankide bat biziki azkarra. Buruz diot. Ez naiz bere aurkezpenean luzatuko, anonimotasun zerbaiten zaintzeko asmoz, eta hemendik aitzina deituko dugu BlackJack besterik gabe.

2015/01/25

Komunikazioaren alfabetatuak

Atzo gurutzatu nuen irakakuntzaren eta komunikazioaren jainkoek, denek batera, beneditaturik sorturik zitekeen horietarik bat. Nola erran? Komunikazioaren irresistible bat.