2012/03/11

Maite ditut esperientziak



Ematen du gauza sinplea dela horrela erranik, alta ez da beti gauza erraza izaten irakaslea denean. 
Ausarta izan behar da. Eta babestua izan behar da, norbaitenganik, talde batenganik, agian inportanteena da eta ez beti emana. Onartu behar da denbora eta esperientziarekin lortzen den oreka pundutik urruntzea, gisa bateko erosotasun eremuetatik urruntzea, beti “ontsa ibili” direnak baztertu eta agian ibiliko ez den “zerbait” egitera arriskatzea, segurtasunik gabe. Aldi berean itxuraz bederen konfiantzarik aski agertu behar da, lankide edota ikasleek jarrai diezazuten, epaitua izateaz ez beldurrik ukan, eta abar, eta abar... Ez da aise, egindako lanaren autobalorazioa baino gehiago kanpo balorazio hutsalak egiten direngarai honetan, oraino gutxiago zuganik espero delarik zernahi salbu huts egitea edo oker ibiltzea. Eta gehienetan, egin nahi genuena lortu ez dugunean ere, ez baitugu sekulan dena galdu, beti probetxu zenbait egoten da esperientzia horietatik. 

Nola gerta, momentu batzuk izaten dira seguraski aproposagoak beste batzuk baino.
Aproposagoak zerbait berri egin nahi duenarentzat: proeiktu baten ideia aski garatua izaten dela, norbaiten laguntza edo sustengua izaten dela, konbentzimendua maila bateraino heldua denean nun zure baitan barna segur baitzira ez duzula huts egiten ahal, denbora edo ahalak dituzulako ordua, proeiktuaren garatzeko kide bat kurutzatzen dela...
Aproposagoak ikasleen partetik. Ohiko gauzetarako gogo gutxiago dutenean, motibazioak behera egiten duenean, ez delarik eperik edo azterketarik edo bete beharrekorik egoten gehiago, ikasleak proposatuko diezunari jarraitzeko maila, kontzientzia pundura helduak direla…

Esperimentatzea bai, baina ez edozein helbururekin. ez bakarrik teoria berri baten frogatzeko edo azken puntako teknika baten saiatzeko. Ez aberaste profesional edo pertsonal hutsean oinarritzen den ekimena ere ez. Ez eta ere, beste behin, “klasea ematen duen erakaslea” izateko, ahalaz. Esperimentazioa orain arte behar bezala garatu ez denari aukera hobeak emateko.
Esperimentazioa bai, baina ez klasean nahasmena, dispertsioa eraginez ondorio gutxirengatik. Aldiz, esperimentatizioa bai talde lana egiteko, trukatzeko, galderak eragin eta erantzunak xerkatzeko, bizitzeko eta ateratzeko.

Noiz behinka, horrelakoetan, usaian ibiltzen ez zen hura, bapatean ulertzen da! Eta tarte txiki batez, betiko eragilea den erakaslearen beharrik gabe edo gutxiagorekin gauza frango aitzinatzen dira.
Betidanik xantza frango ukan dut, besteak beste, nahikeria eta baldintza egonez gero, esperientzia zenbait burutzeko, kausitzeko nahiz huts egiteko, askatasun eta paradak eskainiak izatea.


Argazkia: Mortier et pilon blancs en porcelaine by JPC24

Aucun commentaire: