Lasai. Ez naiz marraren bestaldera pasa oraindik.
Zein da holakorik behin ere entzun ez duena ?
Ateraldi ausarta bezain faltsua dudarik gabe. Bizkitartean, egirik ere baduena.
Alaina, haurrak ikastola batean ezartzeak salatuko ditu zure xede eta ideia pertsonalak, zure bizi proeiktua. Normalki, zeren hori ere baititaike frango aldakorra izatea. Hortik hara haurra ikastolan ukaiteak suposatzen du bestalde :
2013/02/02
Korf ha korf
Bizirauteko, hizkuntza batek behar ditu denak erran, aipatu eta ahalmen hori ukan. Arlo batzuetan baldin badira gauza batzuk ezin erranak edo ez direnak gehiago erraiten, gai horien aipatzeko hitzak galtzen dira, bide beretik hizkuntza hori « hiltzen » da, hitz horiek hilak dira eta berreskuratzeko izugarriko indarra eskatuko lukete.
2013/01/27
Euskaraz? (15)
Baiona eta Angelu artean, N10aren bazterretan gaindi, azken urteetan loratu saltegi, ostatu, jatetxe eta abarretan gaindi pasatzen bazarete, zenbait lekutan, bitxiki, erran dezadan nehork kanpainarik egin gabe, ikusiko dituzue barne seinaleak hizkuntza bat baino gehiagotan : frantsesez, ingelera edo gazteleraz (horrarte, normala) eta euskaraz ere berdin (hau ez da hain normala).
Zuen baitan haziko da orduan poz ikaragarria, lekuko hizkuntzan ere ikusiz pankarta munttoak eta eguneko menuak !! Euskararen berreskurapenean pausoak aitzina ematen direlakoaz segur egonen zarete bapatean eta Eneko Bidegainek deitoratzen zuen « Amatxiren konfitura » iragantzat, Historiako detailetzat emanen duzue, hop !
Alegrantziak iraunen dizue toki hortako jabe, arduradun edo dena delakoari hitz egin arte, hark argituko baitizue laster guzia :
Ez zarete luzatuko, durduzaturik egonen baitzarete jada. Inozenta banda zuek !
Jakintza popularrak dion bezala, iparraldeko euskalduna elementu aurkigaitza da, gainera, pobrea baino, zuhurra da : moltsa ateratzeko hizkuntz kriterioen parioa ez liteke nahikoa, ez luke merezi izerdirik botatzea.
Aldiz, euskara sartuz paisaian, hain nazionalistak eta beren hizkuntzari atxikiak diren vasco-espaniol diruz okituen kasuan (jakintza popularrak dio, beti e!), estres linguistikoa saihestuz, segurtatzen da diru gastatzeko zaluagoak izanen direla. Efikazitatea.

- La signalétique ? Oui, on la met en basque aussi. On a beaucoup de basques espagnols qui viennent le weekend et les jours fériés et puis... Pour eux c'est pratique ! Sinon ils comprennent rien !
- Mais il y a aussi une version en espagnol !?
- Oui, mais, bon... En espagnol. Mais en basque aussi. Il faut bien !
Ez zarete luzatuko, durduzaturik egonen baitzarete jada. Inozenta banda zuek !
Jakintza popularrak dion bezala, iparraldeko euskalduna elementu aurkigaitza da, gainera, pobrea baino, zuhurra da : moltsa ateratzeko hizkuntz kriterioen parioa ez liteke nahikoa, ez luke merezi izerdirik botatzea.
Aldiz, euskara sartuz paisaian, hain nazionalistak eta beren hizkuntzari atxikiak diren vasco-espaniol diruz okituen kasuan (jakintza popularrak dio, beti e!), estres linguistikoa saihestuz, segurtatzen da diru gastatzeko zaluagoak izanen direla. Efikazitatea.
2013/01/25
Nola neurtu egin bidea?

Nola neurtzen da egin den bidea, bilakaera bat? Zertan agertzen da egindako bidea? Euskararen ikastea eta euskararen lekua nola aldatu den frogatzeko, ba ote da helduen euskalduntzean den eskaintzari begiratzea baino argigarriagorik?
Urte berriak gau eskoletara ekarri zituen berekin zenbait ikasle berri. Ahatik ez edozein: esperientzia pilotoen sailean kokatuak baitziren hauek, frantses funtzio publikoko langileen formakuntza kutxa nazionalak burutu nahi izan duena, komunzki CNFPT deituak, euskarazko formakuntza bere katalogoko eskaintzen artean euskara ikastaroak kokatu aitzin burutu nahi izan duena. Entsegu bat hots.
2013/01/13
Euskaraz? (14)
… edo noiztenka nola senditzen ahal garen aldi berean normalak eta hyper inportanteak.
Baionako Santespirituko Postako behin behineko prefabrikatuak. Larunbat goiz euritsu zirtzila. Zakur pilda bat atean trebeska, enbarazutik ezin atera.
Gela nagusira sartu orduko, mahaiaren bestaldean lerrokaturik ziren langileetarik batek lepoa luzatu zuen eta aurpegia zabaldu zitzaion bapatean. Aurpegi ezagunak. Zazpi ahalak egin zituzkeen beste lankide guziek baino lehen gure zereginen betetzen laguntzeko. Pixkor-pixkor gure aitzinean zeudenen kasuak tratatu, binaka fiteago egiteko eta gure aldia heldu zen.
Eta solasak lerrokatu ziren bata bestearen ondotik : letra, saria, semeari bi konplimendu, aroa, zenbat zor nuen, hantxetako kutxan, han, sartzea hobe zela, ea presazkoa ote zen eta tratamendu berezia merezi...
Hain gutxi inporta zitzaidan jada orduan: euskaraz zuzendu baitzitzaidan postaria. Ozen-ozenki, administrazio publikoetan ohikoa den diskrezioa abandonaturik, gela hertsiegiaren espazio guzia betez ; aldi honetan ez nuen usaiako desmartxa militante frustragarri batean sartzerik ukan, behingoz ez nintzen euskaraz mintzatu eta lortzerik ez duen eskatzaile ausart bezain kakingarria.
Lankideek ez zuten bururik altxatu papereriatik eta ingurukoak harriturik geldituko ziren guri beha, seguraski zenbait gogoetarik.
Eta minuta bat eta erdiz, senditu nintzen pertsona inportantea, normala, zerbait desberdin duena bai, baina tazitoki onartu eta baloratua izan zen zerbait gehiagoren jabe.
Behingoz, sentitu nuen existitzen nintzela, nire euskaldun dimentsio osoan.
2013/01/12
Aitaren etxean tipula mozten
Defendituko dut aitaren etxea.
Hitz horiek xuxurlatu zizkigun olerkariak duela aspaldi eta guk sinetsi ta bete.
Haatik lehenagokoek norenganik zuten etxea, aita ala amarenganik, ez dugu gehiago gogoratzen. Bakarrik aitaren etxea defendatu behar dugula.
Euskal Herrian azken mende erdian gertatuko zen horrarte egundaino gertatu ez zen aldaketa, iraultza, borroka, kalapita eta gora behera paketa. Ekologistak, komunistak, sindikalistak, feministak, gazteak, anarkistak, denak pasatu ziren beren aldarikapen, ideia eta ereduekin. Gure aitaren etxeak, azken hiruroigei urteetako gertakarien bonbardaketaren ondotik segitzen omen du xutik. Haatik, defenditzen dugun etxeak ez dakit gehiago zer duen ikustekorik olerkariak aipatzen zuen harekin.
Baina ez gaitezen larri.
Aitaren etxea xutik da, bai, zenbait horma, teilatu puska bat dilindan. Eta bi gela : logela, noski, nola ez, eta sukaldea.
Eta sukaldearen erdian, emazte bat. Emazte bat, xutik, Aitaren etxearen erdian, bakarrik, sukalde izkin batean, tipula mozten ari.

Argazkia: Oignon à l'ail by Prisme06
2012/12/16
Maite dut hitz guziak ulertzea
Bakoitzak ikasten du bere moldean. Horien artean, batzuek irakurtzen edo entzuten duten horretan, hitz bakoitzaren erranahia bilatzen dute eta behar bezainbat hiztegira joaten. Hurbilketa aski sistemikoa dirudi, definizioen ulermenean oinarritua, pratikarik ez dutena eskatzen, bakarrik kontzeptuez jabetzea, zentzu orokor batez. Bizkitartean funtsezkoa da.
Ikasten dena barneratzen da arrazoin desberdinengatik : ikasten da interes bat badelako baita motibazio zenbait ere. Interesik ez bada, motibaziorik ez da. Eta alderantziz. Interesa baldin bada ikastearen oinarrian, entretenitzen dena da.
Ikastearen definizioa begiratzen bada, jartzen du « bereizketa baten egitea dela », « ezagutzea », « loturak egitea gauza batzuk eta besteen artean », « garatzea gaitasun edo jakintza bat » « zerbaiten egiteko » eta eskura daitekeela « estudiatzetik nahiz esperientziatik »
Mugak baldin baditu ere hitzez hitzezko hurbilketa batek, ezagutzen arteko erlazioak eraikitzeko bidean lehen urratsa izan behar da.

2012/12/15
Zer dakigu irakaskuntzaz ?
Gure buruei galdetzen badiegu ea irakaskuntzaz mintzatzen denez, eta aski denez, bat baino gehiagok erran lezake baietz, beti irakaskuntzaz ari garela. Edo alderantziz, sekulan ez.
Inpresionea dut nik ere irakaskuntza mintzagai arrunta dela, tole aipatzen dela. Alta, ene iduriz bada distortzio bat, errealitatea gordetzen duen laino bat. Irakaskuntzaz, euskara edo hizkuntzen irakaskuntzaz barne, ari garenean aipagai dira hizkuntz politika, ikasle kopuruak, sartze kanpainak, inbertitzen diren diru kopuruak, bekak, erreferentzia eta modelo teorikoak, teknologiaren onurak, jarraitu beharreko eredu eta prozeduren informazioa. Gehiegitan kutsu manikeistarekin. Aktualitatera heltzen badira gai horiek, ardura berri txar edo ikuspundu kritikoak izaten dira.

2012/12/03
Euskararen kontra

Badut beranta handia, duela bulta bat jada, begi bat eman nion gainetik azken inkesta soziolinguistikoari eta iparraldeko egoeraz badira datu anitz. Ez naiz biziki zenbakizalea, zenbakiak aldakorrak baitira eta datu horiek direnarengatik behar baititugu: inkesta mailakoak dira. Alta, badira zenbait aski arranguragarriak baita aski berriak ere : euskararen kontrako iritziak.
Arranguragarriak dira bereziki aitzineko inkestatik hona egin duten jauziarengatik.
2012/11/10
Maite ditut sekretu magikoak
Asteak iragaten dituzunean lanetik kanpo, bapatean, hor gaindi batek kurutzatzen zaitu eta ultra pozik da eta laster elkarrizketa guzia laneko tipikeria zenbaiti buruz gertatzen da. Eta heltzen da momentua galdera fatala botatzen dela :
- Ez dut lortzen "hori" azaltzea. Nola egiten duzu ? Zer da sekretua ? Ale, aitortzen ahal duzu, segur da baduzula zerbait hori irakasteko di-dau ?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)