2012/11/10

Maite ditut sekretu magikoak

Asteak iragaten dituzunean lanetik kanpo, bapatean, hor gaindi batek kurutzatzen zaitu eta ultra pozik da eta laster elkarrizketa guzia laneko tipikeria zenbaiti buruz gertatzen da. Eta heltzen da momentua galdera fatala botatzen dela :
- Ez dut lortzen "hori" azaltzea. Nola egiten duzu ? Zer da sekretua ? Ale, aitortzen ahal duzu, segur da baduzula zerbait hori irakasteko di-dau ? 
Galdera hori pausatu izan zait anitzetan, formakuntza saioetan nahiz hauetatik kanpo. Eta aldi oro ez eroso utzi nau. Zer den sekretua : gauzen irakasteko orduan molde hyper eraginkor bat egonen balitz bezala, beste batzuek txapeletatik lapinak ateratzen dituzten bezala, trük bat ezagutzen dudanez nozio txiki baina funts-funtsezko bat irenstarazteko, seko, huts egin gabe. Azkenean, aitor dezagun, betiko mito hori nahi lukeena sekretuak ukaitea gauzak magikoki irakasteko, inportanteena, erranen ez dugun arren, nozioa bera baita.

Enetako ez da horrela. Badira egiteko molde batzuk, batzuetan salbatu izan gintuztenak eta burua xut klasetik ateratzera utzi, egiteko molde horiek ahalbidetu baitziguten zerbaiten ulertaraztea ikasleei. Jakinik ikasle desberdinak direla eta garai aldakorrak, zozokeria litzateke sinestea « sekretu » txikiz osatu irakaskuntza emankorra dela, sustut epe luzera begira.

Bai, badira sekretu batzuk, ez dakitenentzat eta jakin nahi ez dutenentzat. Baina sekretu horiek azpi-mailako jakintzak dira, ikuskatzaileen tronpatzeko balio dutenak, behin-behineko formulak, ilusioa sor lezaketenak. Eta hauek dira praktikan ezartzeko errazenak, on eta merkeak, oren bat edo beste betetzen lagunduko gaituztenak.
Eta gero badira beste sekretu batzuk eta banatzen ditut gogo onez, salbu seguraski entzuten dituztenek ez dituztela praktikan ezartzen. Ez dakit entzuten ote dituzten ere.
Lehena, irakaslea gutxiago mintzatzea da. Baina orduan nola egin nozioen transmititzeko irakaslea ez bada mintzatzen ahal hauen azaltzeko ?
Bigarrena, nozioen %20 baizik ez klaseratzearena da, gaineratekoa jadanik ikasleen artean baita. Baina orduan nola eginen dugu dena irakasteko, hutsunerik ez egoteko ? Septizismo handia.
Hirugarrena, ikaslea bera eragile moduan kokatzea da, zerbaiten egile, fikziozkoa bada ere parte batean. Irakatsi nozioen inguruan baino, bete beharko diren ekintzetan oinarritzea klaseak. Baina orduan bada beste arazo bat : denbora horretan eman ondoan, ez genuke denborarik aski ukanen kurtsoa bera emateko.
Laugarrena, estrategiak eraikitzearena da, bai ikastaldearen ezaugarriei behatuz, bai eta bakoitzari beste hainbeste eginaraztea. Baina ikasleen ezaugarriei egokitzea edo bakoitzaren garapena bideratzea zaila da, oroz gainetik ikasleari da egokitzea, ez ?

Balirateke beste zenbait baina gauza gutxi da. Dena den, nehungo kurrikuluan idatziak ez badira, ez dukete frango balio. Dozena bat urte taldez-talde iragan ondoan hementxetakoa baizik ez nezake erran. Arrunt depasatua izanen naiz seguraski, gutxi fidatzekoa, dena efikazitatean oinarritzen den mundu honetan, ez baitut helburu bat lortzeko trükorik eman. 

Jendeak espero ditu sekretuak eta dokumentutanezarririk bada hobe. 
Erabaki dut ez nuela gehiago nire formakuntza dokumentazioan oinarrituko, jendea, ikasle nahiz formatzaile, ez baita gai dokumentuetako informazioaz jabetzeko. Haien arazoez jabetu artean, bederen, ez. Arazoez eta ignorantziaz jabeturik baizik ez baitituzte dokumentuetako elementuak ulertuko eta barneratuko.

Anartean, ene sekretuei buruzko galdera horiek egiten dizkidanean eta arrapostu zenbait brodatzen dudanean, ez dakit jendea noizbait ohartzen ote den zein txarra izaten ahal naizen. 

Argazkia: le magicien 

iruzkinik ez: