2012/12/16

Maite dut hitz guziak ulertzea

Bakoitzak ikasten du bere moldean. Horien artean, batzuek irakurtzen edo entzuten duten horretan, hitz bakoitzaren erranahia bilatzen dute eta behar bezainbat hiztegira joaten. Hurbilketa aski sistemikoa dirudi, definizioen ulermenean oinarritua, pratikarik ez dutena eskatzen, bakarrik kontzeptuez jabetzea, zentzu orokor batez. Bizkitartean funtsezkoa da.

Ikasten dena barneratzen da arrazoin desberdinengatik : ikasten da interes bat badelako baita motibazio zenbait ere. Interesik ez bada, motibaziorik ez da. Eta alderantziz. Interesa baldin bada ikastearen oinarrian, entretenitzen dena da.
Ikastearen definizioa begiratzen bada, jartzen du « bereizketa baten egitea dela », « ezagutzea », « loturak egitea gauza batzuk eta besteen artean », « garatzea gaitasun edo jakintza bat » « zerbaiten egiteko » eta eskura daitekeela « estudiatzetik nahiz esperientziatik »
Mugak baldin baditu ere hitzez hitzezko hurbilketa batek, ezagutzen arteko erlazioak eraikitzeko bidean lehen urratsa izan behar da.

Zoritxarrez, gehigitan gertatzen da, ikasle nahiz formatzaile gisa, erabili hitz guzien neurria ez dela hartzen, ez direla ulertzen. Irakaskuntza arloan, azken urteetan sentsazioa dut aski intelektualisatu dela gaia, gauzak demokratisatu diren heinean hitz borobilak erabiltzen direla, ebidentziak balire bezala, frangotan jabe izan gabe suposatzen dutenaz, ohartu gabe ea parekoak noraino konprenitzen dituen; globalitate bat azaltzen dela eta hartzailearengana ez garela heltzen. Horrela, hartzaileak nekez egiten ditu bereizketak eta azken batean kuraia galtzen duela. Zeren, azken finean, erranaldi potolo ezinegoki eta zuzenagoak erabilirik, ez badira ulertzen, sortzen baitugu zerbait hutsa. Zentzuz hutsa. Ez da deus menperatzen. Kuraia eta motibazioa galtzen dira, alde batean zein bestean.
Hel gaitezke pundu bateraino zeinetan teoriak dena azaltzen duen baina ez duen deus aitzinarazten, ez baitu eraginik batetik eta bestetik ez baitu kondutan hartzen teoriaren erabiltzaileen iritzi eta bizipena, ez baita hartaz elikatzen. Ondorioz, ulertzen ez dena, ez ulertzearen bortxaz, atzera botatzen da.

Labur egiteko, maite dut hitz guziak ulertzea. Bai heltzen zaizkidanean, bai zabaltzen ditudanean.
Aitortzen dut autokritika zenbait egitearen beharra nukeela, uste baitut huts egite frangoren arrazoina izan dela nire ibilbidean, bai ikasle bai formatzaile gisa ari izan naizenean.
Bitxiki, duela zenbait egun oroitu nintzen hitz bakoitzaren ontsa konprenitzearen garantzia horretaz : egon nintzenean hitz egiten irakasle batzuekin. Aipatu zidaten guzia ulertu nuen eta kondatu zituzten gauza guziek ezagun eta zabaldu teoriak frogatzen zituzten. Erran genituen horietan, erabili genituen hitz arruntak, zientziaren azaltzeko hitz domestikotan. Eta bati entzun nion : « aaa, … hori erran nahi zuen ? Azaldua izan zen, bai. Orain arte ez nuen ulertzen... Egiten nuen horrela, zuzen jakin gabe zergatik, sentsazioa bainuen zuzena zela, besterik gabe.»


Argazkia: Sticken with self-doubt by just.Luc

iruzkinik ez: