2013/01/12

Aitaren etxean tipula mozten

Defendituko dut aitaren etxea.
Hitz horiek xuxurlatu zizkigun olerkariak duela aspaldi eta guk sinetsi ta bete.
Haatik lehenagokoek norenganik zuten etxea, aita ala amarenganik, ez dugu gehiago gogoratzen. Bakarrik aitaren etxea defendatu behar dugula.

Euskal Herrian azken mende erdian gertatuko zen horrarte egundaino gertatu ez zen aldaketa, iraultza, borroka, kalapita eta gora behera paketa. Ekologistak, komunistak, sindikalistak, feministak, gazteak, anarkistak, denak pasatu ziren beren aldarikapen, ideia eta ereduekin. Gure aitaren etxeak, azken hiruroigei urteetako gertakarien bonbardaketaren ondotik segitzen omen du xutik. Haatik, defenditzen dugun etxeak ez dakit gehiago zer duen ikustekorik olerkariak aipatzen zuen harekin.

Baina ez gaitezen larri.
Aitaren etxea xutik da, bai, zenbait horma, teilatu puska bat dilindan. Eta bi gela : logela, noski, nola ez, eta sukaldea.
Eta sukaldearen erdian, emazte bat. Emazte bat, xutik, Aitaren etxearen erdian, bakarrik, sukalde izkin batean, tipula mozten ari.










Argazkia: Oignon à l'ail by Prisme06

Aucun commentaire: