2011/11/11

Itzuli da San Martineko uda


Orai dela urtea nunbait han, hasi nintzen hementxetan idazten.
Hementxetan hastea ez da arras egia, bizpahirugarren aldikotz blog bat suntsitzen bainuen beste baten sortzeko, batez ere han jarri zenbait ez baitzizaizkidan gehiago ezagun. Bilakaeraren lekuko segi zezaketen? Menturaz.
Hots, etxetiarren etxe alda guziak gauzatu beharreko SanMartinetako tradizioari jarraikiz, leku bat utzi eta toki berri-berri batera abiatzen nintzen.

Garaian ez nuen ez ardatzik, ez xederik, ez fitsik, ez bazen burukomin zenbait en kaxatzea, denbora pasan eta auherkeria kotsia dela, ez nuen uste hainbeste izkiriatzea.
Egun, ez dut duela urtea baino helburu argiagorik, nahiz merezi lukeen piska bat lantzea, hautu batzuk egitea, blogaren ordenatzea edo, zergatik ez, bikoiztea.

Aldi berean, eklektismoa ezaugarritzat dut eta gainera hain da goxo kanpoan, San Martinetako udako haize firfira epelen artean, ilunabarreko zeru urreztatuei beha...

Aucun commentaire: