2011/11/20

Euskara erakasle bizia: zirriborroa


  • Euskara salbatuko duzu. Euskara erakatsiko duzu, agian salbatuko da.
  • Jendea euskaldunduko duzu. Jendea euskaldunduko da, hala nahi edo behar badu.
  • Oroit: ikasleak iragaiten dira, erakasleak gelditzen.
  • Erakastean: edukia inportanteena da. Formak inporta du edukiak bezainbat.
  • Ikasleak zure egimoldeei egokituko dira. Zu egokituko zara ikasleei, bestenaz akabo-ttutt.
  • Emaitzak agerikoak izanen dira (ez da segur, egunaren arabera)
  • Mundua aldatuko duzu Munduak aldatuko zaitu (hala beharrez)
  • Arlo horretan ez da lanik gabe egoitekorik, beti bada zer egin (de facto).
  • Baldintza onetan lan eginen duzu (Erlatiboa da)
  • Aktibitate errentagarria da. Soldata duin bat ateratzeko doia eginen duzu (duintasuna nun kokatzen den).
  • Ikasleen ezagupen eta esker onak zure soldataren parte on bat osatuko du.
  • Gogoko lekuan aldaparik ez. Konfiantza eta errespetuzko harremanek, lanaren erdia eginen dute
  • Jendea ezagutuko duzu. Anitz. (Izenak ahanztea arrunta da...)
  • Beti izanen da norbait nunbait zure laguntzeko. Beste gisan: « Aide-toi, le ciel t'aidera »
  • Lanbide betegarria da. (Nola gerta insomniak parai ditzakezu...)
  • Lan hori beti gustukoa ukanen duzu.(Abisua: egun batzuetan ez =normala da)
  • Egin duzunarekin ez zara sekulan pozik izanen. (Normala da ere)
  • Galderei erantzun diezu, argi da orain. Erantzun batzuk atxeman dituzu >> galderak aldatu dira.


  • Detaile ttipi inportanteak:
    • Ez da batere-batere gomendatua ikasleak komunera joatera ez uztea.
    • (!!) bikaintasunera heltzea = ilusioa :(                  >> Berriz hasi!
    • Lankideekin konpondu eta lagundu (depresiotik eskapatzeko balio izan lezake ere)
    • Gustu minimo batekin janzteak laguntzen ahal du. (ez baduzu gusturik, ebe... ikasi!)
    • Ikasle batekin maiteminduz gero, saiatu diskretoki aritzen.











Argazkia: Les fleurs de Doodles by Teresia

Aucun commentaire: