2011/05/25

Maiatzak 23


Politika ez da nire espezialitate bat eta aski baztertua ere dut azken denboretan, baina gogoan ditut zenbait gauza: urteetako bilakaera, debekuak, atxiloketak, mendeetako gaua, gure nahien kontrako egitateak,...
Geroxeago, duela gutxi,  gogoan dut gutarik bat Espainian nahi zutela eta guk ezetz, urtarrileko goiz bat ere eta ondotik manifestaldi parrasta bat egin zela eta beste holako anitz

Azken asteetan, aldaketa izanen zela erraiten zen. Egia aitortzeko ez nuen sobera sinesten. Esperantza haundiegiak hazirik, gogorragoak baizik ez baitira izaten dezepzioak. Horrelakoetatik begiratzeko doia. Edo ez dakit.Batek diolarik « okerrena ez da segurrena » nik tendentzia garatua dut pentsatzeko « ...baina posiblea da ».

Maiatzaren 22a ez, baina 23a bai oroituko dut. Aspaldiko partez, egun hortan ezin ukatua izan zitzaidalako zerbait aldatu ez, baina aldatzea posible zela. Normalitate kutsu bat.
Seguraski, iparraldean ez digu bizia eraldatuko. Bederen, ez bihar goizean.
Alta, Bidasoaren bestaldean ingurune politiko berri bat izateak, dudarik gabe, honaindian abertzaleen ideien aurrean jarrera egokitzera behar lezake eta, bide beretik, aldaketa frango ekar.

Behar bada... itzuli dira. Hauek bezala baina betiko?

Argazkia: "I have but one leaf" by Colodio



Aucun commentaire: