2011/01/30

Euskaraz? (2)

... edo beti justifikatzen ibiltzeak, nire onetik ateratzen nauean...

Beste nunbait,  ama bat bere haurrarekin,... euskaraz ari dira.
Adineko bat agertzen da, bere iloba txikiarekin edo, eta entzuten ditu. Elkarrizketa abiatzen da.Emaztea euskalduna da, bera ere.

Emazteak:      Euskaraz ari zara zure haurrarekin?
Nik:                 Bai.

Emazteak:      Ontsa da hori e!! Ni ere euskalduna niz, ikusten duzu? Biziki maite dut euskaraz aritzea... Gure etxean denak euskaldunak ginen, e, ontsa da atxikitzea hola... Lehengo gauzak galtzen dira, bestenaz...

Nik:                 ....("Super traumatiko bat", pentsatzen dut nire baitan, ez dakit zer erantzun.Bere burua zuritzen ari den artean, ni berriz ere kexatzen naiz..) Zure ilobak euskaraz emaiten du dohaike?

Emazteak:      E be, ez. 

Nik:                 Ez? (Prest naiz akatuko dut...)

Emazteak:      Ez, badakizu, eskolan frantsesez da dena eta gure semeak ez du sekulan euskara ikasi. Bon, gure artean mintzatzen entzun gaitu tipitan, kantuak eta hola, baina berekin ez gira sekulan aritu, ez. Eta beraz, zer nahi duzu? Gure ilobak ere ez daki. Praktikoena zena hola zen, eskolara joateko eta bizitzeko eta hola... 

Nik:                 Bai, ulertzen zaitut. Zinez tristea da, gainera euskara maite baduzu... Ohartzen zira, zure semearekin euskaraz aritu bazina, behar bada, gaur, zure ilobak jakinen zuen!! Zinez! Ohartzen zara zenbat galdu duzuen? Zer nolako aberastasunaren ondotik pasatzen zareten? Zure ilobarentzat, pena da dudarik gabe.

Niretzat elkarrizketa hortan bukatzen da... Erran beharra erranik, ondokoa  ez dut entzun (nahi). 

iruzkinik ez: