... edo beti justifikatzen ibiltzeak, nire onetik ateratzen nauean...
Nun nahi, ama bat bere haurrarekin,... euskaraz ari dira.
Hirugarren bat agertzen da eta entzuten ditu. Elkarrizketa abiatzen da.
Emazteak: Euskaraz ari zara zure haurrarekin?
Nik: Bai.
Emazteak: Beti?
Nik: Bai.
Emazteak: Ahhh... (zalantza bat duela dirudi, epaitzen nau? Nardatzen hasia naiz, ondotik letorkeena entzun aitzin...)Ontsa da, baina frantsesez ez diozu ele egiten?
Nik: Ez. (Nardatua naiz)
Emazteak: Ez zira beldur, gero... frantsesa beharko du...edo nahastea...
Nik: Zure haurrari barazkiak erosten dizkiozunean? Zer erosten diozu? Atzematen duzun barazkirik hoberena, freskoa, ona, ahal bada baratzekoa? Ala erosten dizkiozu edozein?
Emazteak: A, ez!! Erosten diot hoberena nire haurrari, bistan dena, alta baratzerik ez dugu. Zergatik?
Nik: E be, nik berdin egiten dut. Hoberena iduritzen zaidana ematen diot nire haurrari.
Elkarrizketaren bukaera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina