2013/06/14

Ekainak 15

Biarritzera hurbiltzekoak dira bidaia sufritutik ehundaka iheslari.  Itzuliak eta aldi berean ez arras oraindik. Ilunabarrez ortzemugari so harietan pausaldian dauden ainaren gisara. Jende horri opa diot etxera itzultzea. Jende horien artean izanen da zenbait, ezin ezagutua bilakatu aurpegi bat edo beste, plazer handirekin besarka nezakeena. Oroz gainetik, jende horiek guziak eskertzekoak direla ere erran behar da. Iparraldeari ekarri izan dioten guziarengatik.
Hemen egon direneko deserri hurbil horretan, dudarik gabe, egin eta ekarri dutena handia izan baita. Herri kontzientziari, mugimenduei, kulturari. Humanoki, guhaurri bakoitzari. Herkide, lagun eta langile gisa.
Luzexko eta neke litzateke xeheki aipatzea; hitzek ez lezakete dena azal.
Bihar goizean, ene gogo eta gorputza disoziaturik egonen dira doi bat. Bata eta bestea bakoitza bere aldetik nonbait. Arratsaldea heltzeaz berantetsiak. Biharamun baten menturan ere.

Argazkia:  Enarak by TheKlan


Aucun commentaire: