2013/04/25

Erabilera planak: biharamunak

Duela gutxi edo aski urte bat eta erdi, Pirineo Atalankikoetako KOntseilu Orokorreko Baionako antenan, iragartzen ziguten euskararen erabilera plana antzeko bat martxan ezarriko zutela.
Zerbitzuz zerbitzu, arloz arlo eta langilez langile, garai egin ziren diagnostikoak.
Erabaki batzuk hartu ziren eta helburuen betetzeko batez ere formakuntza planak martxan eman.

Garaian, sekulako ilusioarekin hartu nuen berria eta kondatu nuen hementxetan.

Geroztik denbora iragan da eta nehork ez du honen berri komunikatzen. Diotenez, aitzina egin du, diotenez zerbitzu buruek trabak jarri ez baina zaila gertatu zaie gauzatzea, diotenez arduradunen errotazioak lanak berantean ezarri ditu.
Diotenez gauza andana baina nik ez dut ikusi nihun horren inguruko komunikaturik.

Agian ez delako deus komunikatzeko?
Diotenez, iniziatibaren eramalea beste lan eta ardura batzuetara deitua da. Ordezkaria, diotenez, jandanik aurreikusia eta hau ez batere euskararen aldekoa.

Domaia da, azken batean. Izigarriko sorpresak hartzen ditut maiz eta sinesten dut holako gauzetan inozenteki.
Azken egunetan beste entitate batzuetan erabilpen plan gisako batzuk martxan eman nahi direla entzuten da. Ni, beti bezala, niziki baikor naiz, konbentziturik gure hutsetatik ikasten dugula, sinesten dudalako egun oroz gauzak aitzina atera daitezkeela. Eta beha naiz, ea noiz jakinaraziko diren bide ofizialetatik, zein diren entitate horiek eta zein diren hartuko diren neurri eta bideak.

iruzkinik ez: