Duela gutxi edo aski urtebete, Pirineo
Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak erabaki zuen egitasmo berezi baten
martxan ematea hizkuntz gutxituen integrazioari begira, egituraren
funtzionamenduan; zehazki euskara eta okzitanieraren erabilera
bideratzeari begirakoa.
Kontseilu Orokorra, departamenduko instituzio gisa, Euskararen Erakunde Publiko-ko administrazio
kontseiluko kide nagusietarik da, Akitaniako Eskualdeko Kontseilua eta frantses Estatuaren
heinean; gisa berean hizkuntz politikan erabili dirutzaren herenaren
ekarlea da. Hainbat erakunde, publiko nahiz pribatu, inplikatu nahi
dituen hizkuntz politika definitzen duten ber, koerentziak eskatzen
zuen zabaldu ildo eta norabideak aplikatzen izan zedin lehenetarik.
Iragan maiatzean, instituzioetako
teknikari eta ordezkariak batetik eta bestetik euskalgintzako
ordezkariak bildu zituen batzar batean, egitasmo berezi honen berri
emateko etorrarazi zen espreski horren ardura teknikoa zuen langilea,
luze eta zabal azal zezan zein zen erabakiaren eta honen
aplikazioaren nundik norakoa: zerbitzuen diagnosia, lehentasunez
hunkiak izanen zirenen definizioa, epe ertain eta luzean euskararu
nahi zenaren zehaztapena, paraleloan irekiko zen langileen
formakuntza plana eta beste.
Sekulan ez zitzaion proiektuari izen
berezirik eman. Behintzat ez usaian entzun daitekeenik.
Euskalgintzako jendeak ongi identifikatu zuen, bai egitasmoaren
helburuetan, bai metodologian: euskararen erabilera plan bat da.
Legalki izanik eta ezagupenik ez duen hizkuntza bat integratzen duen
plana, egitura instituzionalak gauzatua, erabaki politiko baten
haritik.
Zoritxarrez, garaian eta geroztik,
erabakiaren inguruko komunikazio biziki gutxi egin da, azaleko
azalpen batzuk baizik ez, salbu, honen ondorioz, kanpoko egituren
baitan izan dituen oihartzunen berriak zabaldu direla pirka-pirka
periferiako erakundeenganik: langileen euskalduntze profesionalari
begirako klaseak, haurtzaindegien labelizazio sistema baten lehen
pausuak eta holakoak. Gutxi aipu da, domaia da, arrazoin zenbait izan
behar dira, besteak beste helburuak konkretisatzen hasi artean ez
espantukeriatan ibiltzea seguraski, ideia eta gogo haundi eta ederrak
zabaltzea baino konplexuagoa eta nekeagoa baita araberan egitea.
Horrelako baten izaria hartzea ez da
erraza.
Kontseilu Orokorra ez da mugatzen Pauen
eta Baionan dituen egoitzetako zerbitzu eta langilegoan. Instituzio
honek hainbat ildo ditu bere gain: arlo sozialean, ekonomikoan,
kulturalean, hezkuntza mailan (kolegio eta lizeo publikoak
departamenduaren eskutik dira). Horrek zer erran nahi du? Sinpleki,
euskararen erabilera zerbitzuetan bultzatu eta integratuko lukeela
erraiten duelarik, ongi identifikatuak ditugun bulegoetatik haratago,
eraginak izanen lituzkeela beste zenbait lekutan, lekuko
kolektibitateen sailean sartzen direnak: eskoletan, gizarte
laguntzaile sarean, seguritate sozialeko lekuko egituretan, ANPEn,
haurtzaindegietan, aisialdi guneetan, artxibo zentroan, …
Horrelako proeiktuak (euskara txertatzearena lantoki baten funtzionamenduan suposatzen duen guziarekin: lana bera, dokumentuak zentzu zabalean, jendeak... euskalduntzea) bakar batzuk izan dira lehenago iparraldean, isolatuak eta nagusiki eragile pribatuenganik burutuak, sekuan ez eragile publiko batek eramanik, ez eta neurri hortakorik.
Lehen aldikotz honetaz mintzatzen hasi zirelarik teknikariak hainbat egon ziren nigar egitekotan. Euskalgintzak urteetan galdetu duen ekimena da hau: podere publikoak engaiatzea hizkuntzaren geroari begira eta araberan jokatzen, beren publiko eta erabiltzaleen nahiak errespetatuz, euskaraz litekeen zerbitzua proposatuz, bideratuz, garatuz. Sekulako urratsa aitzina. Seinale indartsua da, alta azpimarratzen ez dena. Hutsune eta akatsak izanen lituzke hurbilegitik behatzen bagenu, baina bere horretan sekulako aitzinamendua da euskaldun ororentzat.
Lehen aldikotz honetaz mintzatzen hasi zirelarik teknikariak hainbat egon ziren nigar egitekotan. Euskalgintzak urteetan galdetu duen ekimena da hau: podere publikoak engaiatzea hizkuntzaren geroari begira eta araberan jokatzen, beren publiko eta erabiltzaleen nahiak errespetatuz, euskaraz litekeen zerbitzua proposatuz, bideratuz, garatuz. Sekulako urratsa aitzina. Seinale indartsua da, alta azpimarratzen ez dena. Hutsune eta akatsak izanen lituzke hurbilegitik behatzen bagenu, baina bere horretan sekulako aitzinamendua da euskaldun ororentzat.
Gaurko egunean ez dakigu xuxen zertan
den afera.
Poderea eskuz aldatu bada ere, badakigu erabakiak bere hortan segitzen duela eta, konkretuki, zenbait gauza aipatzen eta bideratzen direla.
Poderea eskuz aldatu bada ere, badakigu erabakiak bere hortan segitzen duela eta, konkretuki, zenbait gauza aipatzen eta bideratzen direla.
Aurreikusia gauzatzea luzea izanen dela
argi dugu, erabakia hartu dutenak baino praktika gehiago baitugu arlo
horretan eta trabak gertatuko direla ere segur da, holako baten
gauzatzeko tresnak eta ahalak eman behar baitira. Bizkitartean,
aitzina eramaten balitz, sekulako ondorioak ikusiko genituzke,
hainbat lekutan euskarazko zerbitzu bat jasotzeko posibilitatetik
haratago. Lehenik, legalki ukatzen den hizkuntzaren ezagupen
praktikoa. Gero, eredu bat litzateke beste egitura publiko eta
pribatu guzientzat, kutsakorra gerta daiteke nolazpait. Bestalde,
gizarte mailako oihartzunak lituzke baita ere, hizkuntzaren
perzepzioari eta honen balioari dagokionez, euskaldun direnei bide
bat emanen lieke beren hizkuntzan aritzeko eta euskaldun ez direnei
gau eskolako bidea erakutsiko: edozein sustapen kanpaina baino hobea.
Hots, ez litzateke bakarrik herri
ekimenaren gain euskararen gaia eta erabilpena.
Argazkia: Kontseilu Orokorraren Baionako egoitzak, Errobiko kasernan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina