2013/03/31

Loratzen direnean amulak


... gauza nola gertatzen diren, gaur zaizkit amulak agertu non nahi lilitan; ibilki ginela bazter guziak emokaturik ziren.
Aberri egun honetan justu xuxen.
Gogora nola ez daiteke jin Etxamendiren kantua? Eni beti hola gertatzen zait.
Ez da atzokoa baina gaurkoarekin bat egiten segitzen du. 

Urrun gatibaturik direnentzat eta orainokoan nehun segitzen duten poetentzat ere.






Euskal Herri poeta - Etxamendi, Eñaut

Euskal Herri poeta
zela horri pollita
munduak nahi zuen
gindezan pertsuz kanta
Pirineo, mendiko
indioak giñen eta
gure negar auhenak
estetentzat enkarta.

Doñu berri batian jotzen hasia baita
munduak, belarriak naski hetsita dauzka
doñu berria emok azkarrago zapazta
esteta, hoiek orok duten atzeman nota.

Nahikoa dela-ta izaitia poeta
labanetan dira-ta gaur gure gogoetak.
Mendi gainean elur
aranian iturri
zapaldurik dagoñek
auhenezko karduri
euskal poetak gira
halakoen iduri
-munduarentzat aski
bihotz, erdiragarri.

Uste balin badute gutaz egin janari
ez dezatela asma gaizkotela hazkurri
eginen diotegu ukan bezainbat zauri
ikas dezaten zer den gizona gizonari.

Nahikoa dela-ta...

Goiz-argia sortzian
Nafarra gaiñ hoietan
mendien trixtezia
dohake hedoietan
abertzale lagunen
gorputzak hilobitan
jauntzi beltzez andriak
eliza athietan.

Loratzen direnian
amulak bortuetan
eskuak kruzaturik
fusillen altzeirutan
kantatuko diogu
zeruari benetan
poeten kantoria
hoien orhoitpenetan

Nahikoa dela-ta...



Argazkia: Amula - BeaS

Kantua: Euskal Herri Poeta - Eñaut Etxamendi

Aucun commentaire: