2012/09/22

Orenak


Qu'importe que l'on vive plus vite, pourvu que l'on vive plus heureux.
Prosper Mérimée



Orenak eta orenak pasa nitzazke gure haur sortu berriari so. 
Bere sehaskan dagoela lo, mugitu gabe egonen nintzateke beha, haren gorputz atal ñimiño bakoitzari, ametsetarik egin mugimendu orori, atzarri ondoan eman soinu guziei. Hain tipi eta hain arin eta, ene begitan, perfektu. Bai, orenak, ahantzirik, ohako gainekaldean.

Baina hara non badiren beste zeregin eta betebehar frango. Arrunten eta domestikoenetarik hasiz, halabeharreko eginbehar administratiboetara. Badira ere familiako eta lagunartekoak. Ahantzi gabe, bistan dena, denek ahobeteka diotena ere: gutxieneko sozializazio maila bat atxiki behar omen da. Holako andana. Burtxoratu artekoak. 
Alta, eni, hauek denak berdin zaizkit eta aitor dezadan, egin ahala gutxi, egin ahala fite eramaten ditut, baita hainbat besainka burutzen ere. Pisu bilakatu guzietatik ene denbora pasa gogokoenarentzat libratzeko doia, doi-doia. 
Nahiago baititut orenak pasatu gure haur sortu berriari so eta horrek merezi baitu beste gauzetan gainetik eta presaka ibiltzea. 
Alde batzuetan fiteago bizitzea, beste batzuetan urosago bizitzeko. 


Aucun commentaire: