2012/07/16

Lurralde antolaketa eta hizkuntza Ipar EHan.

Duela hilabete bat nonbait han aurkeztua izan bazitzaion euskalgintzari, zehazki Euskararen Erakunde Publikoko aholku batzordeari, atzoko Berrian agertu zen Max Brisson eta Paxkal Indo bikotearen elkarrizketa eta bide batez hauen lantaldean eraman zuten lanaren berri.

Hautetsien Kontseilua eta Garapen Kontseiluaren baitatik bultzatu da gogoeta orokorra ipar Euskal Herriari buruz, hainbat azpi atalatan zehazturik(ekonomia, soziala, lana, erakakaskuntza, hirigintza, etxebizitza...), hauen artean bazelarik bereziki bat hizkuntzari buruz. Emaitzak txosten potolo batean bilduak dira eta aspalditik etorki diren ondorio beretara heltzen dira arlo gehienetako ondorioak. Lana izan diteke eta biltzen dituen ondorioak pozgarriak dira, urteetan ozenki erranek adostasun zabala bildu baitukete.

Hizkuntzari doakionez, betidanik euskalgintzak, euskaltzaleek aldarrikatu dutena bildua da txosten horretan : euskarak estatus ofizial bat behar duela, lekuko konpetentzien artean egon behar duela hizkuntzarenak, eskoletan euskarazko ereduak orokortua eta nolabait « derrigortua » izan behar duela, imertsio sistemara hurbilduz ahal bezainbat, euskalduntzeak eraginkortua eta antolatua izan behar duela, hizkuntzaren presentzia bizi sozial eta lan munduan indartu behar dela, hizkuntz politika ausartago bat, baliabide gehiagorekin eta holakoak.
Noski, hori guzia lurralde elkargo berri eta berezi baten baitan kokaturik, hots, beste kapitulu batean aipatzen den lurraldearen ezagupen instituzionala eta hau ere, nolaz ez, azpimarragarria.
Hor agertzen direnek ez didate sekulako zirrararik eragin berritasun zenbait ekarki zutelako, funtsean hor agertzen direnak erakundeek eta iritzi publikoak partekatzen dituztenak baitira, abertzaleek aspalditik aldarrikatuak ; haatik noren ahotik entzun behar izaten diren bai dela aldaketa.
Txosten hori onarturik izan da, erran nahi baitu irakurketa horiek, ondorio eta proposamenak norabide egoki gisa ikusten direla Garapen Kontseilu eta Hautetsien Kontseiluan, gisa horretan bi entitate horietan direnek berenganatuz, aitorturik aldaketa horiek guziak lurraldearen onerako direnak, diru publiko parte anitzez zabalagoaz eta hemengo instituzioen baita tratatu behar direla.

Aldiz, nehork ez du oraino aipatu nun eta nola eta nolako egutegiarekin tratatuko diren gai eta norabide horiek denak, nork defendatuko dituen eta non eta horrelako detaileak.
Gauza bakoitza bere aldi. Honen inguruko azalpen ezin argiagoak hementxetan dira:



Bideoa: Kanaldude: 2012ko uztailean

Aucun commentaire: