2012/05/25

Euskaraz? (12)

- Euskalduna zira ! Ontsa da hori ! Xantza duzu ! …

Tarte erlatibo bat iragan ondoan :

- Errazu, aspalditik xerkatzen dugu norbait errugbi partiden artetik eta gaualdi batzuetan aurkezle izateko, bo, gauza gutxi ee ! Zeren baikinuen izenpetua Bai Euskarari eta... Partida komentatu, jokalariei buruzko aipamen batzuk egin eta hola... sinple. Ez zenuke nahi ?


Doi bat ezagutzen nauenak badaki, hasteko, ez dudala deus ezagutzen kirola mailan, jokalari bakar batzuk ezagutzen baditut ere, ez da afizioz izanen...

Geroxeago oroitu nintzen nola duela ez hain aspaldi deitu gintuzten gisa bereko eskaera berezi batekin kanpin batetik, kanpotarrei euskara eta Euskal Herriaren ezagutarazteko griñak animaturik, seguraski intentzio onez gainezka ziren jendeek. Orduan ere oso gauza sinplea zen, bereziki ziotenez gu bezalakoentzat: astean behin, « euskaldunez » jantzi eta plazatxo batera joatea zen, hor bilduko zirenei euskarazko zenbait hitz eta espresio irakasteko. Noski, motibatuak izanez gero euskal kantu baten errefraua eta dantza urrats batzuk ere irakats zitezkeen. «Ordaindua, bistan dena, galdetuko dena eta puskak ere.» zioten, eskuzabal.

Aucun commentaire: