2012/04/07

Urrats pare bat

Badu orain zenbait urte euskararen geroa erabileraren menpe ere, besteak beste, jartzen dela.
Hasiera batean egituretan azaltzen zenean euskararen presentzia eta erabilpena bermatu behar zutela, harrera aski hotza izaten zen. Gero, iritzi publikoa euskararen aldekoa bilakatu zen, bereziki gizartearen parte handi bat eta eragile frango honen aldekoak agertzen joan ziren arau.
Iparraldeko hainbat egitura publikotan Erakunde Publikoaren politika eramateko euskara teknikariak sartu zirenetik gauza frango aldatu dira. Hasiera batean itzulpen egitea eta langilegoaren formakuntzak planifikatzeaz gain, gauza gutxiren egitekoa ematen zuen. Oroz gainetik, nehork ez zuen soberarik argi zer izan zitekeen hizkuntza plangintza eta elebiduntasunaren txertatzea organo batean.

Azken hilabeteetan, hainbat aitzinamendu egon dira, seguraski antolaketa eta ikusmolde berri bati zor zaizkionak. Aipamena merezi luketenak anitz dira baina bereziki badira bi : bai Biarritzeko Herriko Etxeak, bai Hego Lapurdiko Herri Elkargoak onartu, egituratu eta martxan eman dituzten euskararen erabilera planak. Uste dut egitura publikoetan lehen aldia dela horrela deitzen direla. Lehen deitzen ziren euskararen aldeko neurri edo hizkuntz politika, nik dakita, baina planaren itxurarengatik oinarrizko punduak zituzten eta izena nehondik ere. Seguraski hutsune frango izanen dituzte beste herrialde batzuetan, bereziki hegoaldean, egiten denarekin konparatuz. Alta, eremu osoan hizkuntzak duen ezagupen eskasa eta arau ezari behatuz, hasiera onak dira.

Biarritzeko adibidea da gehien behatu dudana, hots doi bat ikusi eta ezagutzen dudana, baita ere gehien agertu dena komunikabideetan. Hainbat konstatazio egiten ahal dira. Hasteko, euskara buru belarri defendatzen du duela gutxi arte euskararekin hozpila zen hautetsi batek eta ez dut uste itxurakeriatan ibilki denik, diskurtsoaz gain hainbat neurri bultzatzen baititu : beraz bada euskararen pertzepzio eta tratamenduaren aldaketa handia. Bigarrenik, Biarritze da herri bat iparraldekoa zeinetan dudarik gabe euskarak gehien egin duen gibelera, bizkitartean, lehenetarik izan da hizkuntz politika bat gauzatzen. Gero, hartzen diren neurriak osagarriak dira, batasun bat markatzen dute, ekinbide gogoetatu eta koherentea. Bideoan agertzen den bezala, 8. minututik goiti:

  • Langilegoaren formakuntza : aitzinetik hautaturik eta definiturik publikoarekin (bereziki haur eta gazteekin) harremanetan diren langileak direla lehentasunez formatzen, AEKrekin burutzen dituzte euskalduntze eta trebatze ikastaroak. Formakuntza hartzeak suposatzen du ondotik lanaren parte bat euskaraz egitea, bederen zerbitzu hori euskaraz eskaintzea. 
  • Hizkuntz animazioak : euskarazko hitzorduak antolatzen dira, publiko zabalari begira, maiztasun ahalik eta handienarekin. Gainera hauen arrakasta segurtatzeko gisako komunikazioa eramaten da.
  • Elkarteak eta egiturak laguntzen dira euskaraz aritzeko : itzulpen eta aholkuak emanez. 
  • Hizkuntz paisaia euskalduntzen da: herrian eta herriko etxean seinaletika berritzen den ber, euskaraz ere jartzen da. 
  • Euskaraz eta euskarari buruz komunikatzen da. Egingarria dela frogatuz, euskaraz egiten dena balorisatzeko eta hizkuntzaren pertzepzioa aldatzeko. 
Seguraski, Biarritzeko planean zer hobetu atxemanen genuke, Hego Lapurdikoari begiratzean bezala, baina gaurko egunean, neurriak hartzen eta gauzatzen dituzten bakarrak ez badira ere, bi entitate hauek euskararen aldeko plangintza eta neurri egituratuenak dituzte.
Hizkuntzaren defentsan diskurtsoa errazki lerratzen zaigu gabezietara, alta, holakoek ere merezi dute aipamen bat.

Argazkia: Be Brave
Bideoa: Kanaldude 

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Neri ez zait hainbeste iduritzen. Egia da itxura badela eta komunikatzea egiten dela ontsa. NEURRI HORIEK EZ DIRA DEUS GEHIAGO BEHAR DIRA EUSKARAK HIZKUNTZ OFIZIALA IZAN BEHAR DU

beste gauza bat, egiten dute bainan nork aipatzen du hori den duela aspaldi? eta nork gomendatzen ditu jende horiek, nork gidatzen? Horiek denek ez dute ezagupenik. ez da jokatzeko bidea.
Beste gauza bat ere, Miarritze erraiten duzularik nik ikusten dut Brisson bideoan eta hau da modelo bat euskararentzat? barkatu nik uste dut ezetz.

Bea Salaberri erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on.

Pena dut erran ditudanek zenabit gaizki ulertze edo ezinegon sortu badute. Hona ekarri ditudanak bi adibide dira euskararen aldeko neurriak hartzen direla adierazten dutenak.
Ez nik ez nehork ez du erran neurri horiek aski direnik. Nehork ez dudan ematen lege bat behar dela eta honek neurri emendatzea ekarriko lukeela, berez legeak arautzea ekarriko bailuke eta neurrien betetzea, legeak xedatzen duena betetzeko bideak ez liratekelako ukatzen ahal.
Baina egoera den hori da eta gaurko egunean gauza batzuk egiten dira.

Ez dut ulertzen zer erran nahi duzun neurri horien bultzatzeari buruz eta ezagupen eskasari buruz, iduriz zerbait baduzu trebeska. Euskalgintzak betidanik egin du. eta bai, egon dira eta badira oraindik jende batzuk horrelakoak bultzatzen dituztenak. Eta zer? Helburua ez ote da afera aitzinaraztea?

Azkenik, errespetua aipatzen duzu eta hori bai dela gauza bat zor zaiona edozeini. Edozein kide, euskaltzale,euskalduni bezala, Brissoni ere uste dut gutxieneko errespetua zor zaiola, beste hainbati bezala. Harrigarria da? Ba, bai, nik errespetatzen dut, duela zenbait urte frantses chauvinista hutsa izan bada, gaur euskararen eta euskalgintzaren diskurtsoa entzun eta ulertu baitu eta ere bereganatu. Horregatik errespetagarriada. Gaineratekoa politika eta komunikazioa da.

Izan ontsa.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Biba zu. Biziki ontsa ulertu duzu dena.
Aurkezpena lantzen ahalko duzue baina ontsa lagundurik eta dena, merkemerke dena galduko dela ez dakit zer erranen ahlko duzuen.