2012/02/03

Euskaraz? (10)


… edo nola partida utzi nuen, hasi aitzin.

Harreman artifizialki landuen kasuan, adibidez urte hastapenetako egoitzako jabe eta egoilierren arteko aperitifetan, solasgaiak fite lerratu ohi dira banalitateetara; horien artean gai arrunta, nola ez, haurrena, eskolarena eta holakoak. 
- Ene haurrak ikastolan edo elebidunean? Bo, bo, bo... Otoi. Euskaraz? Hori ez da hemengoentzat, hori ontsa da haratago, Hazparne aldera eta han, ardiak izaten diren lekuan. Zakurrekilan aritzeko eta hola, huhahahaaha.
Hamar segunda pisuren buruan, ezin ihardokiz: 
- Ideiak ez partekaturik ere, errespetua gutxienekoa da.
- Ale, ale, badakizu nor naizen?
Bai, bagenekien nor zen: gibeleko etxeko militarra. 
Mesprexatzen ninduen gisan berean, zena eta errepresentatzen zuen guzia aiher nituen. Horretan ez nintzatekeen batzarreko bakarra.
Gibelekaldean, metro batzuk urrunxeago, lagunak eskua kokozpera ekarria zuen eta inarrosten, isil nendin aginduz, arrazoinekin seguraski: holakoak ez dira kalapitan aritzeko momentuak.
Barneko amorruak kiskalirik, kakaueta bakar bat gehiagorik ez nuen irentsi.
Aberasgarri eta emankorragoa da, zenbaitzuekin baino, ardiekin mintzatzea.  

iruzkinik ez: