2011/02/22

Euskarak ez baitu gelditzerik

Gaur, ekintza batek, doi bat bereziak, inarrosi ditu Baionako karrikak.
Goiz honetan, AEKk Baionan duen egoitzako leihoak estaliak agertu dira, zuriz, eta ez egoitza obretan delako; bide beretik historiako beste pasarte eta garai batzuk gogora ekarriz.

Panoraman, gertakariari neurri guzietako dimentsioak eman dakizkioke.
Eta lantokia Espainiako kisuz emokatua atxemateak sortzen ahal duen ezinegotik haratago, nagusiki galderek dute zilintzo jarraituko gaur, menturaz oraindik zenbait denboraz, batzuei erantzu hastapen bat ematen ahal bazaie ere.

AEK hor errotua eta horko jende guziekin, guzientzat ari denean, artetik nekeziarik askirekin, nola uler daiteke horrelako ekintza bat, isolatua eta merkea? Zer erran nahi dute holako ekintza mendre eta mentsek, orain arte eramanen gisa berean?
Gertakaria, inguratzen duten sinboloez aparte, sinadura espliziturik gabekoa izanik, zein zentzu du honek?
Zeinek du arazoa? Auzoko batek, konkurente batek, psikiatrikotik eskapatu den batek, suntsiketan betetzen diren batzuek, alderdi batek, interes talde batek? Ala mamuak eta bazterrak inarrostea maite duen batek?

Sentsazio bitxia da, ohartzea zerbait trabagarria, non grata zaiola bati, ateak hets ditzan nahi ukaiteraino, gisa hortara tratatua izatea eta ezezagunen begitan hala agertzea, eta ez ulertzea norenganik, ez zergatik, ez zein helbururekin. Eta bitxia da ere ipotesiaz-ipotesia, kondairaz-kondaira, mila detaile analisatzea, erantzun konkretu bakar bat atxeman gabe.

Bai, segurtasun bakarra: hortaratua denak, edozein izanik ere, edozein arrazoinekin arizanik ere, seguraski ez du gaitasunik aski izanen jabetzeko, kisua pintaka erabilirik ere, badirela proeiktu batzuk gelditzerik ez dutenak.

Argazkia: Stop; Egilea: Pierre LaScott; Lizentzia

iruzkinik ez: