2012/02/19

Maite ditut irribarreak.



Gisakoa da erakasle hori. 
Umore onez da gaur.
Tenorez heldua da.
Jantzi berri bat du, ez?
Dena ulertuko dugu, bere buruaz segur ematen du.
Ontsa izanen da gaurko klasea.
A, ahantzi du bagenuela lan bat egiteko?
Begiratzen nau, irribarre bat luzatzen dit. Nik ere?
Guzien izenaz oroitzen da.
Iduriz badaki zer egin nahi duen eta guk egin behar duguna.
Egunaren bukaera eta oraino fresko-freskoa da!!
Ikusiko du gu akituak garela eta gisakoa izanen da.
Azken aldian erran zuen ontsa ari garela ikasten.
Mintzatuko da maite dituen gauzez.
Erranen digu ateraldi bat eginen dugula.
Bakoitzak proiektu bat burutu behar du eta hori landuko dugu. Kontent da.
Erakasle honek maite gaitu.
Laguntzen gaitu.
Ordenagailu berria badu, ez?
Araiz ez da ohartuko nire puskak ahantzi ditudala.
Zergatik begiratzen nau irribarre horrekin. Zer gertatu da?
Zer egin behar dut?

Baina, azkenean, zer gordetzen du erakaslearen irribarreak, klasera sartzen denean? 


Argazkia: Happy Fruit Grass by Libraryman

iruzkinik ez: