Kuraia, maiz, ez dugun hori da.
Aipagai dugunean, anitzetan senditu nahi genukeen haren inbokazioa da.
Gauzen erraiteko kuraia, gauzen egitekoa ordu deno, eta justuki ez duguna.
Faltan dugun kuraia, ezetz erraitekoa, aski erraitekoa, dena aldatzekoa, isilik jasatekoa ere.
Alta, bestalde, eta beharrik, bada besteen kuraia.
Haiek ere soberan ez dutena batzuetan
eta beste batzuetan, beharrik, dutena.
Besteen kuraia,
guhaurrengan atxeman ezina,
haien baitan gertatzen dena,
nahigabe,gogoz kontra,
edo halarik ere.
Zorionez, adoretsuak adoretsu izan daitezke,
haien buruaren kontra eta kaltetan barne.
Kuraia,
besteena,
besteen kuraia,
zeinen menpe bizirauten dugun.