2026/10/26

Sotoa

Etxeko zoko-moko guztiak harrotu eta altxatuak izan dira eta gela guziak freskatu edo berrituak izan dira.

Amatxi Maianaren herentziaren akta sinatu orduko, poz eta kemen izugarriez gainezka egin zuen Maialenek. Berehala lotu zen berritze lanei. Dagoeneko, Maialenek gela bakoitza hustu du, ordenatu du, garbitu du, tindatu du. Orduz geroztik, sukaldea txukun ezarri du, logelako paretak tindatu ditu, garbigelan konponketa eginarazi eta ezkaratza handia egongela bihurtu. Dena bere gustura ekarri du. Salbu sotoa. Batean beste gela batekin nahiko lan zuela, bestean ez zuela hainbeste espazioren beharrik beretzat bakarrik, oraino bestean egokiena zela zuzenean txatar-biltzaileen etorraraztea, haiek dena hustu eta eraman zezaten, eta azkenean, deus ez. Sotoa oraino ez du ireki ere. Baina aldi honetan, proiektu berriak ditu eta azkenean arkitektoak data finkatu dio Maialeni. Ez dio bakarrik garai batean etortzea hitzeman, data zehatza eman dio. Eta, berez, hori lorpena da. Beraz, orain, jada, noizbait beharko du sotora jaitsi, nahiz eta dena egin duen orain arte, bederen, momentu hori gibelatzeko. - Hautsi behar da, ez da beste erremediorik -erran du, sotoko atea kondenatzen duen giltzarrapoari begira- Zergatik ote behar zuen gela honek horrela gakotua?
  


Gehiago irakurri -> Sotoa - Booktegi

iruzkinik ez: